Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poeta egoista, harro, intelektuala, Danteren eredua betetzen du Ulisesen Estebanek, beti desastreren baten atzetik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 20. orr.
Egoista hutsa zara, zeure buruarengan bakarrik pentsatzen duzu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 152. orr.
Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa, eta emakumeekin gizabiderik gabea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Basatia, egoista, gizamunstroa, zeharo bihozgabea ei nintzen, esan zidanez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Aberria, ze abstraktua bere seme-alabak jaten dituen munstro egoista hori. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 76. orr.
Egoista da gauza atseginak norberarentzat gordetzea. Berria - Harian 2005-11-27
Bistan da jende eskuzabala zaretela, bizitza, etorkizuna, dena ideia batzuengatik emateko prest, benetan gauza harrigarria gaurko mundu materialista eta egoista honetan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 88. orr.
Esan nezake nahiko lan egoista izan dela, ez nauelako kezkatu besteen iritziak. Berria - Kultura 2004-02-26
Batetik, nazionalismo katalana dago, egoista eta lasaia; presentzia espainiarra onartzen du eta ez da separatista. Berria - Mundua 2004-02-01
Alde askotatik, hobe nuen harengandik urrun bizi, oroitzapenean atxiki, osasun arrazoi egoista hutsengatik besterik ez bazen ere. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 39. orr.
Irabazi nagusia mozkinaren zio egoista herri-zerbitzuaren zio altruistaren mende jartzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.
egoista hutsa (5); eta egoista (4)