Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, apaizak betiko gomendioak murmurikatu ahala, ohartu zen bekatu lazgarri bat egina zuela gezurrik esatea bulartsuki ukatzean: gezurra esatea aitortzan. ETC-literatura, saiakera Plazeraren gau ilunekoak, Francis Scott Fitzgerald (Garazi Arrula / Iñigo Roque), Elkar, 2014
Lizarazuri, jendaurrean bere euskal herritartasuna "etengabe azpimarratzea" eta, aldi berean, Frantziako selekzioarekin jokatzeaz gain, "bulartsuki" Marseillesa kantatzea leporatu dio ETAk. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-21
Bide batez, txalotzekoa ere bada EITBko irratien irizpidea: lehen mailako euskal talde denei, lehen mailako tratamendua; afinitate pertsonalak, taberna zuloan bulartsuki agertzeko dira. ETC-prentsa Berria, 2015-01-25
Bulartsuki esanez bezala: "Gurea da Espainian irrati dekanoa; gurea da irratia hizki larriz idazten dena, eta gainerakoak suzedaneoak baino ez dira". ETC-prentsa Berria, 2015-02-22