Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adela emakume bulartsua eta bizia zen, ohi ez bezalakoa, lanerako ahalmen izugarria zuen, eta sexurako ere bai, inondik ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.
Saulek, gizon bulartsurik eta gudurako egokirik ikusten zuenean, berekin eraman ohi zuen. Gizon bulartsua ere bazen-eta, behingoan hartuko zuen lekua fronte-lerro berrian. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,52
Babiloniako gudaririk bulartsuenek uko egin diote borrokari, beren gotorlekuetan babestuz. Elizen arteko biblia Jr 51,30
Zaldun suhar eta bulartsua izan zela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 164. orr.
Zergatik ziren ezagutzen nituen emakume guztiak hain amak, hain itzaltsuak, hain bulartsuak? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.
Ez bulartsuegi, baina ezta maritxuegi ere. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 15. orr.
Ustegabeko baldintzarik txikienarekin loratzen eta kanpo-jaten hasten den landare bulartsua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.
Biok Norvegiara joan ginen, eta hango fiordoak, hango aintzira eta ibai bulartsuak gogoangarriak gertatu zitzaizkidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 89. orr.
Negu euritsu baten ondoko maiatz-hilean gaude, eta ikusgarria da lurrak dakarren gorantza-nahia; ordeka bulartsuek, mirari batek geldiarazi eta ezarian-ezarian iraultzen hastera datozen olatuak dirudite, zinez. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.
Gainerakoa, nire egitekoaren bukaera ona, Jainkoagan eta zure kemen bulartsuagan utziko dut utzi. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 81. orr.
Nirengandik bertzelako jarrera -bulartsuagoa, ekimentsuagoa- espero zitekeen, beharbada. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.
Gizonaren ausardia handia izanda ere, badira izualdi batzuk ausardiarik bulartsuenak ere balaz bezala zulatzen dituztenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Dena lapurtu diete bulartsuenei ere, azken loak hartu ditu gudari adoretsuak, besoak mugitzeko ere ez dira gauza. Elizen arteko biblia Sal 76,6
Koldarkeriak egiten ditu bulartsu. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 38. orr.
Hobe zukeen lotu ez balitzaio: zeren nire gela sehiak, bulartsu eta indartsu, gorputzetik heldu eta lurrera bota baitzuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.
Espediziokide denek bulartsu jardun zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.
Eta hori guztia, anaiek, Elizaren aginduetara esaneko, haren alde, semeek ama santuaren alde bezala, bulartsu jokatu zutelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.
Inork ez dik gudu-zantzorik jaurti, inork ez ziek bulartsu aurre eman vikingoei. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.
Heroi baten antzera atera da Jauna, borrokarako gartsu, gerlari baten antzera, gudu-irrintzi zolia eginez, etsaiei bulartsu aurre emanez. Elizen arteko biblia Is 42,13
Haiengatik beti negarrez aritu behar bagenu, ez genuke adorerik bilduko, bizien artean, bulartsu, lanean jarraitzeko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 304. orr.
Aurrez aurre ekin dio orainari, estalkirik gabe, bulartsu. Berria - Kultura 2004-12-02
Hatz magikoz ukitu zuen bidaiak bizitzaren pultsu benetakoa, eta giza kirioen makineriak ahalegin guztiak egin zituen, bulartsu, animalia urdin bizkor haren arineketa jauzkariari erantzuteko. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.
Hura ikusi, eta berehala jakin nuen poemak idazteari ekingo niola berriro, are bulartsuago. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.
Pierra eta Graxi anai-arrebak, kamera eskuan Agata, Maiana eta emazte blonda bulartsuz beztitua zen Frantxua Artoiz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.
bulartsu eta (3); bulartsua eta (3)