Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzitegien epaien ostean, birkalifikatze hori baliogabetu zuen aldundiak, eta 97 etxebizitza egiteko plana bertan behera geratu zen. ETC-literatura, saiakera Lurra zorua bailitzan, Iñaki Petxarroman, Txalaparta, 2011
Diru gutxi jaso zuen, batetik sailen birkalifikatzea gerora etorri zelako eta prezio finkatuak ez zuelako zerikusirik merkatukoarekin, baina batez ere oinordekotzari uko eginez eskuratutakoa senideen artean partitzea zegokiola erabaki zuelako, oinordekoaren betebeharra etxea iraunaraztea zenez eta ez berak egin zuen bezala saltzea. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012
Anaitasuna S.A. hirigunetik hurbileko auzune batean dago, lehen periferia urruna zena, eta udaletxeko adiskide batzuekin adostua zuten enpresa dagoen eremua birkalifikatzea, etxebizitzak eraiki ahal izateko baimena ematea, eta horretarako ezinbestekoa zen enpresak kiebra jotzea, azken urteetan enpresa hiltzen uztea. ETC-literatura, saiakera Etxekalte, Harkaitz Zubiri, Susa, 2012
Birkalifikatzearekin hogei aldiz biderkatuko da metro karratuaren prezioa... ETC-literatura, saiakera Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat Urzainki, Elkar, 2017
Ama. gauza bat da lurrak birkalifikatzea, beste bat Marialuisak saldu nahi izatea. ETC-telebista Aita, aitatxo..., Goenkale, 2000
Nire kontu lur horiek birkalifikatzea... Negozio handiak egingo ditiagu hik eta nik elkarrekin... ETC-telebista Mamma mia!, Goenkale, 2015
"Luxuzko pisuak eraiki baino ez dute nahi Martuteneko lurren birkalifikatzearekin", esan du Manzanos taldekideak. ETC-prentsa Berria, 2005-07-16
Liburutegiaren asmoa pikutara! Ejertzitoari birkalifikatzeagatik eskerrak eman nahian, salmentaren %16 eskaini zioten. ETC-prentsa Berria, 2005-12-15
Batzuk mileurista famatuen inbidiaz bizi diren/garen bitartean, promesak egiteaz eta lurrak birkalifikatzeaz bizi direnak zortzi mila poltsikoratzen dituzte hilean. ETC-prentsa Berria, 2006-11-23
Eta hori ekiditeko badago bidea, sindikatuen hitzetan: egun lantegia kokatuta dagoen lurra birkalifikatzea. ETC-prentsa Berria, 2007-02-20
Alderdiko presidente Begoña Errazti ere Gernikan izan zen eguerdian, eta EAJk herri hartan urteetan eman duen birkalifikatze eta "enpresak kentze" politikaren ondorioz, herria"desertu industriala" bihurtu dela salatu zuen. ETC-prentsa Berria, 2007-05-19
Hutsik geratutako sailak ez birkalifikatzea nahi du batzordeak. ETC-prentsa Berria, 2007-10-12
Era berean, ezinbestekoa iruditzen zaio hutsik geratuko diren lur sailak ez birkalifikatzea. ETC-prentsa Berria, 2007-10-20
Jaurlaritzak onartutako proiektua atzera bota zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Ingurumen Sailak ontzat emandako lurren birkalifikatzea legez kanpokoa zela argudiatuta. ETC-prentsa Berria, 2008-07-17
Industria lurzorua duten bi area birkalifikatzeari buruz herritarrek duten iritzia biltzen ere saiatuko dira. ETC-prentsa Berria, 2008-11-11
Izan ere, haren senideak lurren birkalifikatzean zerikusia dutela uste dute salatzaileek. ETC-prentsa Berria, 2009-07-12
Lurren birkalifikatzea legez kanpokotzat jo zuen. ETC-prentsa Berria, 2010-07-30
Birkalifikatzearen ondorioz zoruak hartzen duen gainbalioaren %15, legez, udalei dagokie, eta %15 hori da, hain zuzen, Bilbok eta Barakaldok Bilbao Ría 2000ri egiten dioten ekarpena. ETC-prentsa Argia, 2015-03-22
Jokaldia lurren birkalifikatzea izan da. ETC-prentsa Argia, 2016-02-14
Horren zantzuak ikusteko ez dago urrutira joan beharrik, guztiok ezagutzen dugu inguruko udaletan egindako amarru bat edo beste, direla entxufeak, lurren birkalifikatzeak edo adiskidekeriaz egindako lizitazio publikoak. ETC-prentsa Argia, 2016-04-17
Baina gauza bat zen proiektua, eta bestea hori aurrera ateratzeko zein bide aukeratuko zuten agintari publikoek: hurrengo urteetan birkalifikatze eta desjabetze ugari egin zituzten hitzarmenen bidez, espekulazioari atea irekiz. ETC-prentsa Argia, 2018-03-04
Erabiltzen dituen teknikak, lehenik, familiarekin elkartzea (Joining) eta, ondoren, berregituraketakoak dira, azpisistemetan (azpisistemen batuketa edo kenketa), sintoman (fokatzea, birkalifikatzea, etab.) edo egituran (gatazkak sortaraziz, berrantolatuz, etab.) eragiketa nagusiak eginez. ETC-zientzia, zuzenbidea Psikoanalisia eta zenbait psikoterapia, Mikel Plazaola (arg.), UEU, 2000
Noizean behin, itsmoaren birkalifikatzeari buruz hitz egin da natura-erreserba egiteko. ETC-entziklopedia Thapsos, Wikipedia