Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birkalifikazio (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi) iz kalifikazioa aldatzea, eskuarki lur sailez mintzatuz. ik birkalifikatze.

Lurzoruen birkalifikazioak, diru publikoen desbideraketak, funtzionario-eroskeriak, komisiotxoak handik eta hemendik... ETC-literatura, saiakera   Bertan goxo, Karlos Linazasoro, Elkar, 2012

Hiru hitz erabili ditu gehien: hasieran desinbertsioa, gero birkalifikazioa eta azkenean krisia. ETC-literatura, saiakera   Etxekalte, Harkaitz Zubiri, Susa, 2012

Hamaika tranpa txiki egin zituzten -eta hamabi, hamahiru, hamalau...-: faktura puztuak, egin ez ziren obrak kobratu, birkalifikazioekin amarruren bat. ETC-literatura, saiakera   Odolaren deia, Iñaki Irasizabal, Elkar, 2014

Birkalifikazio urbanistikoak egin izana leporatzen digute, eta hori ez da egia. ETC-prentsa   Berria, 2004-05-04

Salmentaren trukean, aurreratutako kopuru bat jaso zuen, eta gainerako kopurua, faktore aldagarrien arabera kobratuko zuen erabakitzeke dagoen lurren birkalifikazioa da faktore nagusia. ETC-prentsa   Berria, 2005-10-08

Betikoaz hitz egiten ari da orain ere, adreiluez, porlanaz, birkalifikazioez... ETC-prentsa   Berria, 2006-12-01

Bestalde, herrietako lurren birkalifikazioetan Eusko Jaurlaritzak parte hartzearen alde agertu da EAEko Lan lehendakariorde Juanjo Loroño. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-30

Halaber, okupatzen duten lurra esku publikoetara pasatu beharko litzateke edo, gutxienez, beronen birkalifikazioa eragotzi beharko litzateke. ETC-prentsa   Berria, 2006-02-02

Eta hori guztiori lurren birkalifikazio susmagarriak, eskupekoak eta gainerakoak kontuan hartu gabe. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-15

Txarrago oraindik, aurreko hamarkadan industri eraikinei besterik gabe emandako birkalifikazioak finkatu egin zituzten. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-03

Hirigintza planak udal bakoitzaren mende daude: hiri antolamendu orokorreko planak, arau subsidiarioak, birkalifikazioak eta abar. ETC-prentsa   Argia, 2006-11-19

Dena den, momentu honetan kontua geldirik dago, Bizkaiko Foru Aldundiak atzera bota baitu birkalifikazioa, Ingurumen txostenean akatsak ikusi eta gero. ETC-prentsa   Argia, 2007-07-01

Bergarako Udaleko hiruko gobernuak birkalifikazio guratsuen aldeko apustua egin du, landako lurrak hiri lurzoru edo lurzoru urbanizagarri bihurtu nahirik. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-06-02

2009an sartu zen proiektua Baztango Udalean (lur eremu ez-urbanizagarriaren birkalifikazioa eskatzen zuena). ETC-prentsa   Berria, 2016-01-31

Garaiko birkalifikazio urbanistikoetan arteak eta kulturak betetzen duten funtziotik ei datorkigu jatorrizko malezia. ETC-prentsa   Berria, 2017-11-12

Ez da, beharbada, Espainian PPko aurreko gobernuak Real Madrili ahalbidetu zion tamainako birkalifikaziorik egongo gurean, baina arnas-tutua beti prest. ETC-prentsa   Berria, 2017-06-11

Lur horretan etxebizitzak egin ahal izateko, Erandioko Udalak birkalifikazio prozesu bat martxan jarri du. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-24

Trapagaraneko Udalak eta Bizkaiko Diputazioak onetsi beharreko birkalifikazioa da hori, eta badirudi erraldoi amerikarrak espero baino korapilatsuagoa izango dela. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-10-19

Proposamen horiek egiaztatzea eta ebaluatzea argigarria izan daiteke, zer alderditan esku hartu behar den erabakitzeko: ordenazioan, birkalifikazioan, zerbitzuen eta ekipamenduen horniduran, lehendik daudenak legeztatzeko prozesuan, laguntzetan eta diru-laguntzetan, eta abarretan). ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-hazkunde motak, Askoren artean, EHU, 2008

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus