Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bare eta barraskiloak goizean goiz zainduko zituen, ea ur-erretenetik asko aldendu ziren. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Harrak eta bareak mordoka ziren lorategian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
Bitxikeriaren ondoan, bareak, nahiz kolore urdineko lerde bat ateratzen zaien sabeletik, izaki arrunt iruditzen zaizkio ibiltariari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.
Bareak, geldituta, burua batera eta bestera jiratu zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.
-Batzuetan, bareak harrapatzen nabilenean, zuen aldera begiratzen dut -esan zuen Samek-. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.
Metak egiten dihardute leku malkartsuan, eta lau mika zuri-beltz inguratzen zaizkie eskuarea erabiltzen duten bakoitzean, ea zizare edo bareren bat harrotzen duten ikustera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.
Bareak eskabetxean jartzen ari naiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.
Letxuga-hostoak momorroz josita daude, bare txiki-txikiz beterik. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.
Barea bezain lirdingatsua zen ahots hura. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 83. orr.
Sartu ziren berriz bidean, bareak bezain motel jarraitu zuten ibiltzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.
Jakina da, ordea, administrazioa barearen urratsean dabilela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 12. orr.
Hasierako beldur haiek hitzok idatzi ahala joan dira ezkutatzen, barea harri azpian bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 193. orr.
Orduak behar izan ditut bareen lirdinga kentzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.
Herrestan, barea bezala herrestan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 202. orr.
Bareak bezala, lorratz limur bat uzten dute iragaiten diren lekuan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.
Bare beltz bat bezalaxe irristatu zen denbora. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 84. orr.
Lizarriturri kanporantza doa, bare zaharra baino makalago. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.
-Bare haragijaleak uxatzekoa erosten ari zen -erantzun zion Harryk bizkor. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 211. orr.
Sarasak orpoz orpo segitzen baitio gibelera uzten duzun bare-arrastoari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.
A zer parea, karakola eta barea: Sirius Black eta James Potter! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.
Deabruak hartuko ahal hau, bare nazkagarria! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
Salatariak dira tituluak, benetako bare beltzak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 36. orr.