Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barakuilu iz maskorra kiribilean duten molusku gasteropodoen mota guztiei ematen zaien izena (Helix). ik marraskilo; karakoil.
Maria Sarak sentitu zuen gizonak atzera egiten zuela, bere oskol barrura biltzen den barakuilua bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.
Bada, barakuilu hauekin eta arroz pixka batekin, badugu etxeko guztiok jateko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.
Egun batean, lagun batek problema zail bat ipini zion ebazteko: barakuilu-oskol batetik hari bat pasatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.
Bere izena zuen kurba bat asmatu ere zian: Pascal aitaren barakuilua; konkoide bat duk. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.