Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giltza delarik irekieraren sinboloa, begiko gaitzetan erabiltzen da, Begitxindorra, betarroa denean betezpalean agertzen. ETC-literatura, saiakera Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008
Baziren aintzat hartzeko moduko sineskeriak eta superstizioak: begitxindorra sendatzea urrezko eraztun bat ezarriz. ETC-literatura, saiakera Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Kontua da Glynesek begitxindor bat zeukala. ETC-literatura, saiakera Ez da erraza gizon on bat aurkitzea, Flannery O'Connor (Itziar Otegi), Elkar, 2009
Nekea eragiten diola dirudi, ezpain ertz izerdituak xukatzeari ekiten baitio behin eta berriz, edota buruhausteren bat datorkiola gogora, lokietan eta ezkerreko begitxindorrean hazka egiten baitu sarritan. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Bekatxoak edo begitxindorrak betazalen barruko aldean, betileak sortzen diren lekuan hain zuzen ere, kokatuak dauden guruinen infekzioa besterik ez dira. ETC-prentsa Berria, 2012-03-27
Bekatxoa, begitxindorra edo beltxorra betazalen ertz librean agertzen den hantura akutua da, zorne-jarioarekin. Kanpokoa izan daiteke (Zeisen guruinak erasaten direnean) edo barnekoa (Meibomiusen guruina denean erasandakoa). ETC-entziklopedia Bekatxo, Wikipedia