Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erupzio eta infekzio asko pairatzeko itxura zuen, baita harramazkak eta ubeldurak aise agertzekoa ere, eta maiz egingo zitzaizkion zauriak aho inguruan eta bekatxoak bere betile zurien artean. ETC-literatura, saiakera Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018
Betaurreko horien atzean duzun bekatxo hori ere neuk kutsatuko nizun, bai?, eta banoa Bogara ea zer gertatzen den. ETC-telebista Elene eta Julen banandurik, Goenkale, 2000
Irritazioa, etengabeko malko jarioa, bekatxoak, aparteko sentikortasuna? Begiak gorputz-atalik delikatuenetakoa dira, eta aski normala da sarritan osasun-arazoak agertzea. ETC-prentsa Berria, 2012-03-27
Esaiok hire lagun horri ea artikulua idatzi zuenean bekatxoa zuen bizi-bizi betondoan, edo erlakizten handiren bat atzealde horretan, bestela ez zagok horrelako amorruarekin idazterik, noiz eta, hain zuzen ere, gurean hainbesteko askatasun ilusioa sortu den unean. ETC-prentsa Berria, 2016-06-25
Bekatxoa edo tokiko hantura pruriginosoa eragiten du ile-folikuluaren izurritze estafilokozikoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008
Bekatxoa, begitxindorra edo beltxorra betazalen ertz librean agertzen den hantura akutua da, zorne-jarioarekin. Kanpokoa izan daiteke (Zeisen guruinak erasaten direnean) edo barnekoa (Meibomiusen guruina denean erasandakoa). ETC-entziklopedia Bekatxo, Wikipedia
Populazio orokorrean agertzen diren ohiko kasuak larruazaleko edo mukosetako infekzio arinak dira (forunkuluak, pustulak, bekatxoak...) edo janari-intoxikazioak, kutsatutako elikagaiak jaterakoan. ETC-entziklopedia Staphylococcus aureus, Wikipedia