Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saltzaile itxura zuen, nahiz izan zitekeen berdin barberu, matematika irakasle edo etxalde kudeatzaile. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.
Orain dela gutxi arte ikusten ziren Napolin, barbero zenbaiten ateburuetan, zera zioten iragarkiak: Qui si castrano maravigliosamente i putti. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Astronomo, azti eta maisu barberu, denetarik pasatu zen gaztelutik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.
Hogeita hamar urtetik gora ziren Don Juan Sanchez Alcoleara iritsi zenetik, barberu-zirujau gisa; gero, azterketa batzuk eginez, lizentzia lortu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.
Hemingwayk, barberoaren ahulkian esertzen delarik, ez daki oraindik John Cheeverrek urte gutxiren buruan ipuinari buruz zer esango duen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.
Albiste bakoitza, munduaren ongizate eta bake nahiaren aurpegi aratzean barbero labanaz irekitako ebakia iruditzen zaio. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.
Kanpamentuetan ere denetik zegoen, gutunak idazten zituztenak papera izter gainean ipinita, barberu berritsuak, jostunak adabakietan espezializatuak, tertuliazale lizunak. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.