Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta hemengo produktuak maitatzen dituzte jastatzen dituztelarik, berenek baino gehiago biper baitute. Herria 2002-12-12
Biper errautsaren egiteko zer muntadura berezi behar da? Herria 2001-10-25
Kanpotikako berriak genituen bakarrik gure salda xortaren gatza eta biperra. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.
Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik -bakoitzak bere etxeko arnoa jastarazteko doia, auzokoarenarekin konparatzeko- abiatu ziren berriz beheiti gizonak, bi lerrotan, kantikak eta arrosario hamarrekoak aldizkatuz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Maltzurkeri bipertsu batekin historiazaleak xehetasun horiek guziak banatzen zituen, alegia eta deusez, arras ongi zekielarik Historia dela bazter nahasle, eztabaida piztaile, ez bere baitarik, neutroa baita -izan behar luke segurik- baina gizonek bereganatzen baitute beti eta hola bata bestearen kontra altxatzen direlakotz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.
Biper erre haien usainak zer berotasuna sortzen zuten sukalde guzian Eusebiori sudur ziloak kilikatzen zizkion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 67. orr.
Han biper eta itze-kanela garestien merkataritzan aritzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 174. orr.
Ezpeletako biperraren sor-marka bultzatu dute. Berria - Ekonomia 2004-10-26
Gisa batez mintzairaren gatza eta biperra dira. Herria 2003-05-15
Behatu eta entzun nahi zuenarentzat zer gauza ederra, zer gatza eta biperra egun guzietako biziarentzat: bakoitzak bere plana, bakoitzak bere saindua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.