Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezaguna da banderak trapuak baino ez direla... harik eta haize bolada batek astindu bat ematen dien arte. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.
Serbiako banderarekin estali zuten zerraldoa, eta erdian arrosa gorri sorta bat jarri zioten. Berria - Mundua 2006-03-18
Joan den urtean Ertzaintzaren Aurkauti akademian ere Espainiako bandera jartzeko agindua eman zuen Auzitegiak. Berria - Euskal Herria 2004-04-21
Denok formatzera bandera jasotzeko! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.
Bandera jasotzen da, aurreneko aldiz, Udaletxeko balkoian, urtarrilaren 19an. Askoren artean «Rataplan» - 99. orr.
Espainiar bandera harro altxatu, eta moroak akabatzera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 61. orr.
Gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.
Ortzadarraren koloreak hirugarren solairu bateko esekitokitik zintzilikatutako bandera estuan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.
-Horretara etorri zara? Bandera bat kenaraztera edo eskegiaraztera? Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 38. orr.
Union Artesanak banderaren jaitsiera ekitaldi ofiziala egingo du. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Kataluniako udaletxe gehienek bandera bakarra utzi zuten balkoietan: 'senyera' . Berria - Mundua 2004-09-12
Ordurako, Staderen 30.000 bandera salduak zituzten eta partida osoan aireratu zituzten. Berria - Kirola 2006-03-08
Atzerako ispilutik ikusi nuen Karmenek indar handiagoz eragiten ziola banderari. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.
Jendetza handia baitzihoan futbolera, banderak astinduz eta "aupa Madrid" oihuka. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Haizeak inarrositako banderen artean, jendez mukuru beteriko plazan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.
Klasea amaitutakoan bandera erriatu eta biltzeko agintzen digu maisuak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.
Odon Elortza Donostiako alkateak ezarri zien xingola banderan. Berria - Kirola 2006-01-21
Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Elizen arteko biblia Zen 10,14
Izar haiek, halako batean, amerikarren banderakoak iruditu zitzaizkidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.
Herri kurdua bizirik dago, eta ezerk ez du eraitsiko haren bandera. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.
Atzeraxeago, gay eta lesbianen guraso saldoa dator ortzadarraren banderak hartuta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.
Politak itsasontzien banderak dira. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.
Bandera, trofeo bat balitz bezala, urtero-urtero ateratzen zuten Zangozakoek Corpuseko prozesioan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.
Gaztelako bandera zeraman hiru mastako galeoia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.
"Nor Jainkoa Bezela?" lema zeraman bandera ikusirik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.
Han aingura botata dauden bandera hiru koloreko -laranja, zuri eta urdin- eta hiru mastako itsasontzi handietan baitute ziurtatua beren altxorra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.
Erregeak ihes egingo du beldurrez, gudalburuek bandera bertan utziko, ikaraz. Elizen arteko biblia Is 31,9
LABen blokean, ikurrinak eta bandera gorriak nagusitzen ziren. Berria - Harian 2005-02-13
Marro eta beraren koadrilakoak ikusi genituen frontoiko atakan, ikurrinekin eta bandera gorriekin, goraka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.
Bandera karratuak ziren, horiak, urdinak, berdeak, beltzak; hogei sekzioen estandarteak zirela ohartu zen Lisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.
Maltako bandera zuri-gorriarekin batera Europako urdin-horia ere bere egingo dute valletarrek. Berria - Mundua 2004-04-20
Tarteka, bandera zuri-urdinak eta ikurrinaren bat ere ikusi ahal izan nuen gazte jendearen eskutan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Piraten bandera beltza -buru eta berna-hezur eta guzti-. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.
Errealitatea zen uko egiten geniola, gure anai-arreba zaharrenek hala aginduta, eskola presiditzen zuen bandera gorri-horia besoa goratuta agurtzeari. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 37. orr.
Armak eta munizioak kamioian kargatu, bandera gorri-beltzak gurtesian ezker-eskuin sokaz nolabait kateatu, tankea gasolinaz bete, eta nor kabinan joan eta nor gurtetxean, aurreneko liskarra. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.
Hizkuntza, frantsesa noski; bandera, zuri-gorri-urdina, eta ereserkia, Marsellesa odoltsua. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 55. orr.
Eguerdi aldera, mutil gaixoa barruan zuen hilkutxa etxetik irten zen Pepponeren eta bere hiru gizon fidagarrienen besoetan, bandera hirukoloreaz estalirik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.
Aleman soldaduek bazuten bandera gorri luze bat, "gama"-dun gurutzearekilakoa, alimaleko haga batetik dilindan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.
Masta nagusitik, bandera txikiz beteriko soka batek flotatzen zuen airoski arbel-koloreko zeruaren kontra. eliz horman zerrenda bat marmol zurian "Caídos por Dios y por España", aldare alboan bandera inperiala, etxe guztiek ere leihoetan eseki beharra zeukatena ez dakit zein jaiegunetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.
Espaloietan jendeak bandera amerikarrak harrotzen zituen alegrantziarik handienean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.
Eta hori dena txopan bandera britainiarra zeroan ontzi batean ginelarik! Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.
Kanpora eraman ninduen, bandera faxistak zeuden nonahi, baforeetan, sapailoetan, atelierretan, kanpandorreetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.
Ez duk egon behar bandera politikorik elizkizunetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.
Estandarte eta bandera esekiek babesten zituzten terrazak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
Bandera bilduak hartu, eta ate aldera abiatu ginen biba Bakunin eta biba Bakoka. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.
Plaza jai handietan bezala azaldu zen apaindua: ezagunak ziren nazio guztietako bandera paperezkoak soka batez alderik alde zintzilik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.
Itsasontzia -bandera veneziarra zeraman bi mastakoa-. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.
Ez ziguten txopako bandera ere eman nahi izan, bakarra omen zeukaten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.
Publizitate anitzekin larunbat arratsalde batez Baionako karrikak, frantses banderak airean, beltzez beztitu jende etsiz mukurutu ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 59. orr.
Koloniaren jabegoa adierazten zuen frantses bandera bat zegoen bertako balkoi luzearen erdian. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.
Kafetegian amerikar bandera itzel bi daude eskegita. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 260. orr.
Espainiako bandera sutan zegoen hango balkoian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.
Bandera-gerra Zangozan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.
Fionnek, hurbileko muinoetako batean, seinale-bandera eginahala guztian astintzen antzeman zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 169. orr.
Jaso gudu-bandera mendi soil baten gailurrean! Elizen arteko biblia Is 13,2
Kaskamotzak eta besoan tatuaturik zeraman pirata-banderak azkar nabarmentzen zuten Alex lagunen artean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.
Gainera, aragoiarrei harrapatutako errege-bandera bat erregalatu zien. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.
Geroago ohartu nintzenez, pertxero hura lurralde konkistatu berrian jarritako masta bat zen: masta hartan jarritako jaka zen bere bandera. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.
Abertzale ma non troppo, ezkerrekoa baina gehiegikeriarik gabe [...] beti eta nonahi ongi ikusiak, progresismoaren bandera egoki guztien eramaile. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.
Geroztik ikasleek daramate mugimenduaren bandera. Berria - Ekonomia 2006-03-21
Antikomunismoaren banderarekin askatasunaren alde borrokatu ziren gizon eta emakumeak atxilotu eta torturatu dituzte. Berria - Mundua 2006-01-29
Ez da, beraz, letra hori ezeren bandera; gehienez ere izan daiteke batasunaren bandera. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 166. orr.
Gaur egun kulturen mestizajea eta tolerantziaren bandera astintzen dutenek ikusiko balute. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 99. orr.
Moisesek aldarea eraiki zuen eta "Jauna, nire bandera" ezarri zion izen. Elizen arteko biblia Ir 17,15
Ardoak eta jan onak armoniatsu pottolotua, sudurra zuen bizimodu onaren bandera. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.
Txakur hau txakurra baino gehiago duk jada: libertatearen sinboloa eta bandera duk, Joanes! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.
Gutxiespena bandera. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 73. orr.
Aire-Eskuadroiaren Bandera, hots, Mexikok 1945eko otsailaren 24an itsasoaz bestaldera bidali zuena, horrela eginez gerrara tropak bidaltzen zituen Latinoamerikako bigarren estatua bilakatu zelarik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.
Bandera igandean 12:00etan jokatuko da. Berria - Kirola 2004-08-11
Orioko bandera, igandean. Berria - Kirola 2004-08-27
Donibane Lohizuneko bandera eta A maila jokoan. Berria - Kirola 2004-07-03
Izortz Zabala patroiak jaso zuen denboraldiko lehen bandera. Berria - Kirola 2004-07-04
Hondarribia nagusi Mutrikuko Banderan. Berria - Kirola 2004-06-06
Donostiarrek irabazi duten azken bandera da hori, hain zuzen. Berria - Kirola 2004-09-09
Astillerok irabazi du dotore Moañako bandera, Hondarribiari eta Urdaibairi aurrea hartuta. Berria - Kirola 2004-08-08
Castrok hiriaren 125. urteurreneko bandera antolatu du hilaren 22rako. Berria - Kirola 2004-08-11
1950ean lortu zuten donostiarrek azken bandera. Berria - Kirola 2004-09-09
Dakartik Berkay N (Turkiako bandera) 1.723 tona burdina-txatarra. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 56. orr.
Duñabeitia kapitainak denboraldi batez Sinsky izateari utzi beharko dio, Panamako banderapean nabigatzen duen ontzi baten ardura hartzeko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.
Beste asko legez, Evora zeritzan hura ere komenientziazko banderapean ibiltzen zen munduko itsasoetan zehar. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 267. orr.
Koloniekiko merkataritza ezin zen egin, ez bazen britainiar banderaren pean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Frantses edo ingles banderarekin dabiltzan barkuetan eman dezagun, frantses edo ingles legeak berme, gauzak ez doatzi hain makur. Herria 2002-11-14
Bandera zuri batekin hurreratu gara, poliki-poliki, haiekin hitz egitea lortu arte. Berria - Mundua 2004-04-29
Ez baikenuen zer eginik, berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.
Herritarrek bandera zuria ipini zuten; eta armada, jenerala buruan, hirian sartu zen. -Bandera zuriarekin natorkizu, eta gauza bakarra eskatu nahi dizut. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.
Berria bazebilen SS-ek manurik ez zutela; batzuek bandera xuria altxatu nahi zutela eta besteek berriz azkeneraino atxiki, gu ere hilaraziz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.
aebetako bandera (4); aurrean bandera (3); aurtengo bandera (5); aurtengo bandera beltza (3); azken bandera (3)
bandera aurkeztu (3); bandera bakarra (3); bandera bat (28); bandera baten (8); bandera beltz (7); bandera beltza (10); bandera beltzak (8); bandera bera (3); bandera berde (3); bandera berdea (3)
bandera eraman (4); bandera eraman zuten (3); bandera ere (9); bandera erre (3); bandera eskuan (6); bandera espainiarra (3); bandera espainola (3); bandera eta (40); bandera eta guzti (4); bandera eta ikurrina (4); bandera ezarri (3); bandera gorri (19); bandera gorri horiak (4); bandera gorria (14); bandera gorriak (7); bandera handi (10); bandera handi bat (3); bandera harro (3); bandera hartu (4); bandera hori (5); bandera irabazi (15); bandera irabazi zuen (3); bandera irabazteko (6)
bandera izan (5); bandera izango (6); bandera izango da (5); bandera jarri (10); bandera jarri izana (3); bandera jartzeko (5); bandera jasoko (3); bandera jasotzeko (8); bandera jasotzeko ardura (3); bandera jokatuko (9); bandera jokatuko da (8); bandera margotu (3); bandera margotu zuten (3)
bandera pirata (4)
bandera ugari (3); bandera urdina (3); bandera zela (3); bandera zeraman (14); bandera zeraman itsasontzi (5); bandera zohardia (4); bandera zuri
(7); bandera zuria (6)
batasunaren bandera (3); bere bandera (9); beren bandera (5); beste bandera (7); beste bandera bat (3); bi bandera (6); boiroko bandera (4); castroko bandera (3); donibane lohizuneko bandera (3); donostiako bandera (9); donostiako bandera jasotzeko (5)
erregearen bandera (4); errepublikako bandera (6); errepublikaren bandera (4); espainiako bandera (46); espainiako bandera jarri (4); espainiako bandera jartzeko (4); espainiako bandera margotu (3); espainiar bandera (3); estatu batuetako bandera (3); etaren bandera (3); europako bandera (3); euskal bandera (4); frantses bandera (10); frantses bandera bat (3); frantziako bandera (4); gainean bandera (3); gure bandera (4); hainbat bandera (4); hiru bandera (3); ikurrina etaren bandera (3)
irlandako bandera (3); jaso bandera (3); kataluniako bandera (4); koloreko bandera (4); kontxako bandera (25); kubako bandera (3); lehen bandera (8); lehen bandera irabazi (3); nafarroako bandera (7); nire bandera (6)
orioko bandera (4); outon fernandez bandera (3); palestinako bandera (4); petronor bandera (3)
venezuelako bandera (3); zintzilikatutako bandera (3)
aebetako banderak (3); aldeko banderak (5); banderak airean (3); banderak erre (7); banderak erre zituzten (4); banderak eskuetan (3); banderak eta (18); banderak kendu (3); banderak zeramatzaten (3); espainiako banderak (10); frantziako banderak (5); nafarroako banderak (4)
kontxako banderan (14); kontxako banderan aritzeko (3); telefonica banderan (3)
banderapeko kanpamendua (8); banderapeko kanpamendua abiatu (4); banderapeko kanpamendua ezarriko (4)
banderaren azpian (3); banderaren bat (3); banderaren koloreak (4); espainiako banderaren (4)
banderarik gabe (4)