Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikurrin 1 iz Euskadiko bandera.

Tarteka, bandera zuri-urdinak eta ikurrinaren bat ere ikusi ahal izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Haien bandera ez zen bandera, ikurrina baizik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 24. orr.

Txikia zen ikurrina, biren artean eutsia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 111. orr.

Ikurrinaren koloreak jarriko nizkiola esan nion.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 9. orr.

Ikurrinaren legalizazioaren alde.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

Ikurrina legeztatu zen egunean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Hogeita bost urte ikurrina baimendu zenetik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 114. orr.

Pankarta eta ikurrin ugarirekin, manifestazio koloretsua izan zen, istilurik gabekoa.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Baten batek poltsotik-edo ikurrin txikia atera eta jendea elkartzen hasten zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.

Udaletxeaz bestaldera, balkoian eskegitako ikurrinak agurtu nau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 96. orr.

Azkenean, nahikoa gaizki serigrafiatutako Obelix batek menhir ikurrindunaz zipaio talde bat zanpatzen zuenekoa hartu nion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Hark zuela deseinatu, orai denek hain maite du-gun euskal bandera, ikurriña...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 12. orr.

Euskal Herriko ikurrina, espainola barik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Frantses bandera handiaren orde, euskaldun ikurrina hautatu dutelarik hilkutxaren gainean agertzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

2 bandera.

Albaniako ikurrina independentzia lortu ondoren Vloran altxatu omen zuten lehenengo aldiz 1912.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 239. orr.

Zenbaiten Irlandako ikurriñari diosala, baina mami gutxi akzio azokan atzo.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

Txopan Panamako ikurrina zeraman zamako berri batean hartu ninduten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.

Merkatuko plazan, orai De Gaulle deitua, aleman ikurrin gorri luze bat bazuten emana, haga batetarik dilindan.  Herria   2004-09-30

On Diego Lopez Harokoaren estatua inguruan Bilboko ikurrinak paratu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

Bi ikurrinen hausnarketa, bata Kristorena, zeina gure kapitain eta jaun gorenena den; bestea Luziferrena, gure giza naturaren etsai minarena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Kristok deitzen gaituen eta nahi gaituen guztiok bere ikurrinpean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Haize-oihalak bilduak zeuzkaten eta, haizetan dantzari-tiki eta urari gain-muxuka, ikur eta ikurrin ugari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus