Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

banandu, banan(du), banantzen 1 da ad bereizi. ik banatu.

Banandu egin ziren, ez zen komeni taldetan ibiltzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

Masailetan elkarri musu bina emanez banandu ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 75. orr.

Apaizetxe aurrean banandu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.

Goizero, banantzen garenean, gehiago ikusiko ez dudala pentsatzen dudan memento bat dago.  Berria - Kultura   2006-01-10

Bere gudariak hartu eta, hiru taldetan banandurik, zelatan jarri zituen landan.  Elizen arteko biblia   Epa 9,43

Steam-boat hau, bestalde, egoki baino egokiago prestatua zen, eta bidaztiak hiru klasetan banandurik zihoazen, beren mailaren edo beren eskuartearen arabera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Ikastolek publiko bihurtzeko aukera izan zutenean, bitan banandu zen Gobela ikastola.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Honela banandu zen Israel Daviden errege-etxetik gaurdaino.  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,10

Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Karobian txigortu zuten, bada, kaltziotik banandu zedin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Jainkoa, beraz, eta geroko mundua, arrazoimen hutsari jarraiki arrazoimen berak ezartzen digun beharretik banandu ezin diren bi aurresuposizio dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zuregandik banandu nahi ez dutelako soilik joango dira zurekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 63. orr.

Elkarrengandik banantzean, abadeak debozio handiz eskatu zion bere alde otoitz egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

Israel herria bitan banandu zen: erdiak Ginat-en seme Tibni izendatu zuen errege; beste erdiak, berriz, Omriri jarraitu zion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,21

Enuntziatuen osagai errepikariak nola ager daitezkeen berriro, nola banan daitezkeen, nola birmolda daitezkeen, nola handiago daitekeen euren hedadura edo mugatasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Halako batean, ordea, maitekiro bultza egin zidan banan nendin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Izan ere, pertsonaia ez daiteke banandu bere testuingurutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Sailak finkatu, egokiaren eta ez egokiaren artean bereizten du, elementuak banandu, batasunak definitu, harremanak deskribatu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Ez nuke lasai egoteko eskubiderik izango "ideien historiatik" banantzen ez naizen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Zer egingo du gorputzak, bihotza banandua badauka?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Gauza askotan bananduta egon gara, baina beste asko elkarrekin egin ditugu, biok bakarrik.  Berria - Kultura   2004-04-28

Filosofia Politikoari buruzko sarrera hau hiru zatitan dago bananduta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Nazio haiek paduraz, aintziraz eta basoz bananduta zeuden.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Harrotuta daude, sindikatuok bananduta ibili baikara.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Zurrun banandutako bi hierarkia ziren eta elkar baztertzen zuten bi karrera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Penagarri zitzaion elkarlanean hain ederki jardunak ziren iker-taldeak horrela tupustean banantzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Abertzale korsikarrak gero eta bananduago.  Berria - Mundua   2004-08-10

2 (ezkonduak)

Ezkonduei agintzen diet - ez nik, Jaunak baizik - emaztea ez dadila banandu senarrarengandik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,10

Bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,11

Ama banandu zenetik oso txarto ari omen da pasatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

AEBak bezalako herrialdeetan senar-emazteen %50 elkarbizitzako lehen bost urteko tartean banantzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

-Harrituta gelditu ninduan Ines eta hi banandu zinetenean -esan zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.

Nora eta biok banandu ginenetik beti esnatzen naiz seiak baino lehen, gaur lehenago, urduri nengoen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.

Tolosakoak omen ditun, eta, banandu zirenean, trapitxero hori hona etorri zunan, ez aterpe eta ez sos.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 137. orr.

Kristina eta biok banandurik geunden, eta jende zibilizatuak gara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Bergilek lagun zintzoa zela frogatu zuen, Merryrengandik banandu zenetik Pippinek izan zuen onena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arrazoi horiengatik indiar musulmanek 1947an ondorengo estatu propio eta banandua edukitzea eskatu zuten behin eta berriro.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Adimen banandu eta banangarri mordo bat proposatzen du Gardenerrek -ikusmenaren, musikaren, lexikoaren eta abarren arloko adimenak-, guztiak autonomo eta beregainak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Zin-egiteak, erreguak, kontratuak, frogapenak, gehienetan zenbait formula ezberdin edo esaldi banandu eskatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira, lege nagusi nahiz lege banandu moduan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Kontzientzia hutsaren objektuari bere existentzia bananduaren ezagupenerako ezer eskuratzen ez dioten datuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 159. orr.

Agintzari batean dauden engaiamenduak, sekuentzia bereizgarriak eta enuntziatu bananduak hainbat direla.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Bagoiak ez zian konpartimentu banandurik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.

Emakume banandu bat da, berrogeita hamar urte ingurukoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 46. orr.

Bi seme-alabaren ama banandua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.

Etxebizitza sozialak eta babes ofizialeko etxebizitzak eskatu dizkie Agipase Gipuzkoako guraso bananduen elkarteak udalei eta Eusko Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

4 (era burutua izen gisa)

Tokiak 40 urtez goitiko gizon-emakumeen harrapalekuaren omena zuen, fauna askotariko -dibortziatu, banandu, neskazahar, mutilzahar, etxe-aspertu- baina xede bakarrekoaren etzanaldi azkarren abiaburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Ezkongabeak, arrimatuta bizi direnak, ezkonduak, bananduak eta alargunak, denak masturbatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 31. orr.

Umeen zaintza partekatzen saiatzen dira bananduak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Amonak bananduei deitzeko erabiltzen zuen "bizirik alargun" adierazpidea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 277. orr.

Babes ofizialeko etxeak eskatu ditu Agipasek bananduentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

• 5 du ad

Hara heldu ginenean, banandu egin gintuzten: gizonak, alde batetik, eta emakumeak, zaharrak eta haurrak, bestetik.  Berria - Harian   2005-07-10

Bizkarretik loturiko umeak banandu dituzte Zeelanda Berrian.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Nik ez daukat ahanzterik zuk huts egin duzula eta huts horrek betiko banandu gaituela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

Haatik, berak gure jarraitasunetatik banantzen gaitu, berak ezabatzen du denborazko identitatea, non gustukoa dugun gure buruari begiratzea historiaren hausturak aienatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Orain arte dena bitan banandu dugu: subjektua/objektua, arima/gorputza, espiritua/materia, kualitatea/ kantitatea, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Txuna ibaiak banantzen ditu bi Siberiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Ural mendiek banantzen dute Errusia europarretik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Urak erdiz erdi banandurik, biak lehorrean igaro ziren.  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,8

Indiako jendea, batez ere herri ttipietan, ikusi ez baina edonon sumatzen den marra batek banandu eta bereizten du. Alde batean kastako jendea; bestean kasta gabekoak, ukiezinak edo harijanak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Beste bi koloma jarriko dira bi pilastren tartean, pronaoa eta pteroma edo alboko portikoen espazioa banantzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Nire senarrak izterrak banandu zizkidan eta burua sartu tartean; zein ederki ezagutzen dituen nire gustuak!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.

Ezpain meheak doi-doi banantzen zituen hitz egitean, eta solaskideari ozta-ozta begiratzen zion aurpegira.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.

Batzuk eta besteak pilo banatan banandu zituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

Paris hogei sekziotan banandu zuen, hiriaren hogei barrutien arabera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Arkeologiak desegiten du hausturen sinkronia, aldaketaren eta gertaeraren arteko batasun abstraktua bananduko zituzkeen modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 200. orr.

Espirituz zeruan presente egoten saiatzen zen, eta, dagoeneko aingeruen bizilagun eginik, haragiaren hormak bakarrik banantzen zuen haiengandik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

6 banandu ezin izond ezin bananduzkoa.

Lagun minak ziren, haur garaiko lagun banandu ezinak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 44. orr.

Agure biak banandu ezinak dira, beti sesioan ibili arren, ezertan ere ez daude ados.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

-Banandu ezinak izan zineten denboraldi batean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.

Auzitegi Nazionala eta eskubideen urraketa kontzeptuak banandu ezinak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Eta hirurak dira, era miresgarriz, elkarrengandik banandu ezinak, eta hala ere, bakoitza da substantzia eta denak batera substantzia edo esentzia bat, elkarrekiko zerbait erlatibo direlako, hain zuzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 307. orr.

· Inguruneari ematen zaion garrantzi berbera eman behar zaio pobreziari, banandu ezineko tandema osatzen baitute bi kontzeptuok.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

7 ezin bananduzko

Elkar ezagutu zuten orduko, ezin bananduzkoak bilakatu ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus