Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.
Zin degiat ezen munduan ez dagoela Fierabrasen baltsamorik, zauri horiek sendatuko dituenik...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 549. orr.
Lur guztia urrea balitz; iturri, itsaso eta ibai guztiak baltsamozkoak balira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.
Suzko suntsitze berehalako haren pentsamendua nuela gogoan, baltsamoa bezala iritsi zitzaidan arimara putzuaren hoztasunaren ideia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.
Kanpoaldean hotzak baltsamoa zirudien. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.
Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala, mirrarik finenak bezala zabaldu dut lurrina. Elizen arteko biblia Si 24,15
Gela polit horretan baziren etzateko aulkiak, palmondo bikainak, loreak, arrosak batez ere, baltsamu usainezkoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.
Hara, hementxe zaukaat halako baltsamo zerutarra (eta saldaz beteriko olio-ontzia erakusten zion), ttantta bi edan hutsarekin sendatuko haiz, dudarik gabe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.
Baltsamu-kutsu gozagarria zerion, bai -esan zuen Swan andreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.
Maritxuren ahotsa baltsamoa duk hire barren zaurituan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.
Zeren hori baita bakardadearen eta tristuraren aurkako baltsamorik onena! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.
Behin berriro ulertzen dut arte modernoak irriaren baltsamua eskatzen duela, scherzoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.