Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ukendu 1 iz larruazalean ezartzen den zernahi gai edo ore koipetsu. ik gantzu.

Ismaeldarren karabana bat ikusi zuten, Egiptora zihoana, gameluetan usaingarriak, ukendua eta erretxina eramanez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 106. orr.

Horrez gain, era guztietako ukendu eta edabeak prestatzen zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.

Sendabelarrekin egindako ukenduak.  Berria - Gaiak   2004-01-18

Zuhaitz horren enborraren azala hiperplasiaren kontrako ukendua egiteko erabiltzen da.  Berria - Gaiak   2004-01-18

Haren bular oparoak ere gantzutu nituen nire ontziko ukenduarekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Zauriak ez zornatzeko ukendua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.

Gizon ile-zuri batek bizkarreko zauriak olioz eta ukenduz gantzutzen zizkidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Ondoko egunetan, ukenduak jarri eta masajeak eman zizkidan marabutak gorputz alde guztietan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.

Gauero, oheratu aurretik, ukendu horren hiru drakma hartu, eta begi gaixoa igurtzi.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi.      - 0. orr.

Zauriak lotu, ukenduz igurtzi umea, eta bere lana egiten utzi zion denborari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Mariak Kristoren buru gainera ukendua isuri zuen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.

Amaren ahots leun eta ezaguna ukendu baten gisakoa egin zait.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.

Emultsio bat izan ohi da ukendua: droga bat izaten du ingurune koipetsu edo ezkotsu batean sakabanatuta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Droga bat gorputzera sartzeko, eraginkorragoa da larruazala ukenduz igurztea disoluzio urtsu batez gaina bustitzea baino; alde batetik, ukendua ez delako berehala lurruntzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Droga gehienek, ordea, oso poliki zeharkatzen dute larruazala, eta zaila da ukendu bidez kontzentrazio maila baliagarri bat lortzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sorgin mairuaren ukendu miragarria.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Zu zeu zara ukendu lurrintsu!  Elizen arteko biblia   Kt 1,3

Hitz haiek ukendu on batek bezalaxe sendatu zuten Kamar Al-Samanen barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.

Usain txit gozoz betea eta ukendu baliotsuz igurtzia sentitzen zela esaten zuen, munduan zehar zabaldurik zeuden anaia santuen egintza handiak entzutean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Bizkaitarraren ateraldi xaloek ukendu lasaigarri baten antzera egiten zuten nire arimako tristezia eta larriminaren kontra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.

Gero, masajea ematen zion, eta ondoren berriro garbitzen zuen, ukendu edergarrien ontzi mordo bat esku trebez erabiliz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 29. orr.

Berrogei egunak igarota, behin baino gehiagotan joan nintzen petrikiloaren etxera, igurtziak hartzera; haren ukendu harrigarriek uste baino hobeto bizkortu zidaten hanka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Ozonoa aplikatu diogu, eta, partida aurretik, ukendu analgesikoa jarri genion.  Berria - Kirola   2004-10-05

Maisuak gaixorik nintzelarik lobelarrezko ukendua eman izaten zidanetan legez, ekuru eta bare.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 282. orr.

Azalerako ukendu batek edo minbizia artatzeko botika batek prozedura desberdinak eskatzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Ilerako ukendua edan omen zion, botila oso bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 303. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lortu ere lortu nuen nire gogo guztia eta nire desio guztia biltzea, kontzentratzea, ukendu-ontzi batean eskaintzea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Jasmin usaina galdu gabeko ukendu pote hutsak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.

Berehala hurbildu, zaurietako loturak kendu eta ukendu moduko batez zauri guztiak igurtzi zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Haren berdetasunak, luze-zabalean isurtzen zitzaion baretasunak, ukendu lanak egiten zizkion bere gogo artegatsuari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jaiki naiz ene maiteari irekitzera: mirra-ukendua darie nire eskuei, hatzetan behera, ate-sarraileraino.  Elizen arteko biblia   Kt 5,5

Erredurak eta kimio-saiotan ahuldu eta erretako azala goxatzeko probatu duenak, badaki zer den intsus-ukendua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Bere ohorezko dama eta laguntzaile leiala eta artatsua, amaren beztimendez arduratzen zena, baita haren garbitasun pertsonalaz ere, azal-ukenduez zein ile-kentzeaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 79. orr.

5 (neurriekin)

Jesus fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala.  Elizen arteko biblia   Lk 7,37

· Magdalena sartu zen, alabastro-ontzi bat bete ukendu zekarrela.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

6 irud/hed

Lurreko usainkiz baino gehiago zeruko ukenduz gantzutua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.

Barkamena mirakuluzko ukendua da amodioa biziberritzeko.  Berria - Kultura   2004-10-09

Ezaren oinazearentzat, gizakiak bizi dezakeen guztiz saminenarentzat, ez dago Poe dontsuak parkeko bele beltz bati erakutsi dion nevermore, nevermore lanturu belarri-nekagarria beste ukendurik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 57. orr.

Maddalenentzat sentitzen zuen amorio hartan kausitu ote zuen osabak beharrezko ukendua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.

Ez da aztoratzen plana onartzen ez bada gehiengo osoaren ukendua eskuratzea espero duelakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ukendu pote (3)

mirra ukendua (3); ukendua eman (3)

jesus ukenduz igurtzi (3); ukenduz igurtzi (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus