Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Almeidak, saminaren saminez, gorpua porturatu eta mediku bati baltsamatzeko eskatu zion. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.
Bere zerbitzuko sendagileei aitaren gorpua baltsamatzeko agindu zien. - 0. orr.
Iduri horrek ekartzen dit gogora antzinako egiptoarrek baltsamatzen zituzten Faraoiena, eternitatea amets Gorpuak baltsamatuz, momiak eginez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.
Joan Paulo II.aren gorpua baltsamatu zuten zurrumurruak gezurtatu egin zituen Zeremonia-maisu Piero Marinik. Berria - Harian 2005-04-06
Zinemak "baltsamatu egiten du denbora", den bezala gordetzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.
Argazki batean denbora sartuta dago, barnean sartuta, argazkiak "euliak anbarretan bezala" baltsamatzen du iragana. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 158. orr.
Hylo delakoa, zeina, gauza bitxia, baltsamaturik aurkitzen baita alkali-erroen desinentzietan: metilo, butilo, eta abar. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
Eta une hartan Eros Anterosen aurka gudukatu zen, eta Foinisaren bihotz baltsamatuaz jabetu. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.
Hipokrisiazko gainjantzi berri honek, berdintasunik ezaren bizio zaharra baltsamatuz, alde bakoitza mespretxagarriago bihurtu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.
Kalamatrika antidiabetikoaren kontu hari Basileakoek, eta bereziki kontseilari baltsamatuak, garrantzi handia ematen zioten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.
Dama eder baten gorpu baltsamatua gordetzen zuen hilkutxaren ondoan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 155. orr.
Velasco hori ibilia omen da bere kalesan, alaba baltsamatua ondoan duela, Madrileko parkeetan paseatzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.
Ez dute heriotza baltsamatuaren loaldi geldo eta luzea ezagutuko! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.