Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerri-koipez gantzutu dut. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.
Gizon ile-zuri batek bizkarreko zauriak olioz eta ukenduz gantzutzen zizkidala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.
Ezaxola, gurinaz gantzutu nuen croissantik hurbilena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.
Eta haren bular oparoak ere gantzutu nituen nire ontziko ukenduarekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.
Orduan, lurretik jaiki zen Dabid, bainatu eta usain gozoz gantzutu zen, eta jantziak aldatu zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 57. orr.
Ez dadila nire ahoa izan, neure burua gantzutuko duen gaiztoen olioa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 253. orr.
· Emakume batzuk erantzi egiten zituen gerritik gora, gantzutzen zizkien eztiarekin bularra eta bizkarra eta lumak jartzen zizkien; besteei ilea mozten zien edo breaz gantzutu, eta gero bizkarrean itsasten zien. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.
Medikuek ere, haurrei asentsio belar higuingarria eman nahi dietenean, edontzi ertzak ezti likore gozoz eta beilegiz gantzutzen dituzten bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.
Berdin ezpainak, gorri apal ene idurikoz berri batez gantzutuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.
Gure doktrina Pierideen hizkuntza ahogozagarrian azaldu eta Musen ezti gozoz gantzutu bezala egin nahi izan dizut. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.
Lanpostua lortzeko, goian daudenak diruz ongi gantzutu behar dituzu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 45. orr.
Tzadok apaizak eta Natan profetak gantzutu dezatela han Salomon Israelgo errege. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.
Nik gantzutu zintudan Israelgo errege, eta Saulen eskuetatik askatu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 56. orr.
Hara heltzean, gantzutu Hazael Siriako erregetzat. Elizen arteko biblia 1 Erg 19,15
Hartu zuen Samuelek olioz beteriko adarra, eta gantzutu zuen bere anaien aurrean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 46. orr.
Apaizek erregeak gantzutzen dituzten bezala, / jendailaren gidari diren zerriak ere hala. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.
Joax, errege izateko gantzutua. Elizen arteko biblia 2 Kro 23,1 tit
· Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni, olio sakratuz gantzutuz. Elizen arteko biblia Si 45,15
Horiek gantzutu eta sagaratu zituzten apaiz-zerbitzurako. Elizen arteko biblia Zen 3,3
Bet El-go Jainkoa naiz ni, non harria gantzutu baitzenuen eta niri boto egin. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.
Gauza desiragarrienen aldarean betiko santutuak, gantzutuak eta edertuak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.
Biguna naiz, errege gantzutua izan arren. Elizen arteko biblia 2 Sm 3,39
Salomon Israelgo errege gantzutua. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,38 tit
Zalantzarik gabe, aurrean du Jaunak bere gantzutua. Elizen arteko biblia 1 Sm 16,6
Jaunak du epaituko lur osoa, bere erregeari emango dio agintea, jasoko du bere gantzutuaren kopeta. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,10
Perfumaturik eta ile-gantzuturik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.
Espainian legionario ibilitako tipo ile-gantzutu eta andrezale batekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.
ere gantzutu (3); errege gantzutu (9); eta gantzutu (5); gantzutu behar (3); gantzutu egin (3); gantzutu eta (7); gantzutu zuen (5); gantzutu zutela (3); gantzutu zuten (5); gantzutzen dituzten (3); gantzutzen dituzten bezala (3); gantzutzen zaitut (3); gozoz gantzutu (3); israelgo errege gantzutu (4); jaunaren gantzutua (6); jaunaren gantzutuari (4)