Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baloi bat puztu eta puztu, eta azkenean lehertzen denean bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.
Txikitan hemen ibiltzen zineten mutil guztiak futbolean, eta baloiak maldan behera alde egiten zizuenean ni joaten nintzen korrika haren bila. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Nik ere futbola festa bihurtzen nuen baloia hanketan nuenean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 237. orr.
Errugbian bezala: jo ostikoa, eta jarraitu baloiari. Berria - Harian 2006-01-07
Atezaina lurrean dago etzanda, baloiari bularraren pean eusten diola. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.
Coirak baloi bat lapurtu, Edu Alonsori maisuki bidali, hark baloia erdiratu, Ivan Alonsok buruz utzi eta Vuckok baloia sareetara bidali zuen. Berria - Kirola 2004-02-06
Hiru pase bizkor nahikoa izan ziren Smertinek, area ertzetik boleaz baloia sareetara bidali zezan. Berria - Kirola 2004-09-30
Eskuin hegaletik jasotako zentro bat izan zen, berak ezker boleaz errematatu zuena, baloia sareetara bidaliz. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.
Baloia hartu zuen, atzelari bat gainditu, beste bati baloia hankartetik pasatu eta gero, atezainak orkatilatik heldu ote zion ziur ez bazegoen ere, lurrera jausi zen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.
Baloi guztiak luzean jokatzen ditugu. Berria - Kirola 2006-03-28
Baloia datorren moduan joz gero harmailetara bota dezakezu. Berria - Kirola 2004-01-14
Karpinek 83. minutuan baloia langara bidali zuen. Berria - Kirola 2004-02-26
Laugarren minutuan baloia langa gainetik bidali zuen. Berria - Kirola 2004-02-13
3-0: Gurpegik, baloia harrotuz (77. min.). Berria - Kirola 2004-12-23
Nik, baloia lurrean jarri eta efektu izugarria emanez, angelutik sartu nuen larruzko esfera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.
Porteriatik hamaika pauso kontatu eta Emiliok baloia lurrean jarri zuen astiro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.
Behar adina baloi irabazi eta etekin aparta atera zioten erasoari. Berria - Kirola 2004-02-08
Erdilariaren bitartez, baloia eskuratu nuelarik, tira-ahala lasterka abiatu nintzen, aurkako lerroan zuloak egiten saiatuz. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.
Emilio Minak zentraturiko baloia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.
Herren geratzen da Reala baloiaren jabetza gabe, beste talde asko bezala. Berria - Kirola 2004-02-22
Lleidak behin eta berriz sartu zuen baloia saskipera, eta han Bramlettek min handia egin zuen. Berria - Kirola 2004-12-29
Baloiarekin jolasean zebiltzan haiek olatu artean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.
Handik futbolari bat egitera tarte handia dago, nahiz eta futbolari orok jakin behar duen baloiari ostikoz ematen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.
Hori baloiari ostikoa jotzen dakienaren kasu bera da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.
Bularra baloi bat bezain puztuta zuela, pozez zoraturik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.
Baloi txikia, ikuskizun handia. Berria - Kirola 2004-09-17
Arantxaren alabatxoa ikusi dut han goian, koloretako baloi handi batekin jolasten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 226. orr.
Orduan plastikozko baloi handi bat ailegatu zen gureganaino zeru aldetik parabola bat eginez. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.
Nola deitzen da soka elastiko batez sabaira eta lurrera lotuta jarri duzun larruzko baloi hori? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.
Baloi larregi puztuaren antzera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 40. orr.
Zabaltzaile estimatua, hari esker ni ere, hamasei urtetan, hasi nintzen baloi obalduaren haztatzen eta... maitatzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.
Indarrez jaurti du hirugarren baloia. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 188. orr.
Real Madril futbol taldeko jokalari guztiek sinatutako baloia. Berria - Ekonomia 2004-11-24
· Baloi luzeak ziren talde laranjaren argudio bakarra, eta horrela ez zegoen ezer egiteko, Carvalhok eta Andradek erraz, oso erraz mozten zituzten eraso guztiak. Berria - Kirola 2004-07-01
Mellik baloi inozo bat bere atean sartu zuen (2-2). motel aritu zen area barruan jasotako baloi on bat aprobetxatzerakoan. Berria - Kirola 2004-09-19
Tourek baloi arriskutsu pare bat kendu zizkion Ibrahimovici. Berria - Kirola 2006-03-29
Baloi ukitze batzuk egin zituzten, eta luzaketak. Berria - Kirola 2004-05-28
Gakoa arerioei kontraerasorako aukerarik ez ematea izango dela azaldu zuen, horretarako «baloi galerak mugatuz». Berria - Kirola 2004-10-24
Vieri baloi-ehizean jarri, eta Del Piero eta Totti urrutitik laguntzaile. Berria - Kirola 2004-06-15
Bazter batean zabuak, beste batean plastikozko txirrista bat eta bitartean jostailu eta gomazko baloi andana bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Zerria hil, eta goitik behera irekita, odolkiak egiten direnean, bada bat berezia [...] heste lodiaren muturrarekin obratzen dena eta baloi tankera duena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 146. orr.
Ohore ainitz egiten zaizkie balonjokoeri, aipamenez, telebixtaz, diruz eta espantuz, eta araberan biziki gutiago pilotari. Herria 2004-05-20
Egitura ikaragarri konplexu hori futbol baloi bat baino txikiagoa den espazioan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.
Taldekideek Lanpard eta Makelelek zelaierdian egindako baloi lapurtze lanaren fruituak jaso zituzten. Berria - Kirola 2004-09-30
Zerua balonez betea da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.
Zeruan baloi gidatu bat ikusi zuelarik, lasterka hurbildu zen kristalezko leihate handira. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.
Hirian aldian behin hegaldatzen zen iragarki-baloi gidatu haren aldera. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.
Albiste gutxi zekartzan gau hartan; norbaiten hitzaldi luzea, zabortegi bati buruzko plana, baloi gidagarri baten inguruko proposamena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.
Lehenik 2 eskoletako haurrak ibiliko dira etxez-etxe balon saltzen eta larunbat goizean Itsasuko plazan laxatuko dute balon andana bat. Herria 2002-12-05
Abendoaren 6 an Santa Terexa ikastetxeko burrasoen elkarteak antolatzen du balon airaldi bat, ondotik aratsean 9 etan Haritz-Barneko antzokian ikusgarri bat eta musikaldia. Herria 2002-12-05
baloi asko galdu (7); baloi asko lapurtu (4); baloi elkartea (4); baloi elkarteak (4); baloi elkartearen (4); baloi galdu zituen (9); baloi gehiago (6); baloi gehiegi (5); baloi gutxi (7); baloi guztiak (8); baloi handi (7); baloi horia (4); baloi jokoa (5); baloi lehiaketa (4); baloi luze (4); baloi luzeak (10); baloi luzeekin (6); baloi mordoa (5); baloi partida (4); baloi txikia (5)
esku baloi (41); esku baloi elkartea (4); esku baloi elkarteak (4); esku baloi elkartearen (4); esku baloi partida (4); saski baloi (6); zango baloi (4)
baloia alde batetik (7); baloia atzetik (4); baloia berreskuratu (8); baloia buruz (4); baloia ebatsi (6); baloia eman (6); baloia erasoan (5); baloia erdiratu (4); baloia eskuetan (11); baloia eskuratu (4); baloia galdu (9); baloia galdu zuen (4); baloia gehiago eduki (4); baloia hanketan (27); baloia hanketan duenean (6); baloia hanketan dutenean (4); baloia hartu (17); baloia hartzen (9); baloia hartzera (4); baloia jaso (11); baloia jokoan (6); baloia kanpora (5); baloia langara (4); baloia lapurtu (12); baloia lapurtu zuen (5); baloia marraz bestalde (21); baloia mugitzeko (5); baloia mugitzen (10); baloia mugitzerakoan (4); baloia oinetan (11); baloia ondo mugituz (5); baloia pausatu (5); baloia sarean (5); baloia sareetara (14); baloia sareetara bidali (8); baloia saskipera (6); baloia ukitu (7); baloia ukitzen (9); baloia urruntzen (5); baloia zentzuz (4)
bidali zuen baloia (9); bota zuen baloia (5); erdian baloia (9); esku baloia (61); izan zuen baloia (6); jo zuen baloia (4); joan zen baloia (4); mugitu zuen baloia (5); pausatu zuen baloia (19); sartu zuen baloia (4); saski baloia (7); urrezko baloia (10); zelai erdian baloia (7)
baloiak iristen (4); baloiak lapurtzen (4); galdutako baloiak (7); urrezko baloiak (6)
esku baloian (20); saski baloian (29)
baloiarekin jolasean (4); baloiarekin jolasten (4)
baloiaren atzetik (8); baloiaren bila (5); baloiaren jabe (6); baloiaren jabetza (32); baloiaren jabetzan (6); baloiaren jabetzari (5)
esku baloieko (6)
goiko baloietan (5)