Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

globo 1 iz esfera formako gauzakia.

Eta nola materiaren pilatze hark funtsatu zuen lurra, zerua, itsasoa, izarrak, eguzkia eta ilargiaren globoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 313. orr.

Ispiluetan suzko globoak daude bueltaka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 56. orr.

Gurdi gainean eguzkiaren antzeko globo handi bat zegoen, gaua argitu zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.

Gure sistemako munduak, gure familia txiki honetakoak, eguzki nebulosatik banan-banan askatuz joan ziren gasezko eraztun primitiboak globotan kondentsatzez sortuak direla.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

Ez baita [ilargia] ageri, ohi bezala, disko dizdizari soil gisa, esfera, globo, gorputz, izar gisa baizik, hots, laranja koloreko masa erraldoi bat bezala unibertso hutsaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 188. orr.

Begia globo bat da, ia esferikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Begiaren globo osoa apurtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.

Begi-globoak zanpatuz kolorea sorrarazi nahi izaten zuen batzuetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Munduko globoa eskuetan zuela segitzen zituela tropen aurreratze eta atzeratzeak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.

Return of the King filmak, hiru Urrezko Globo jaso ditu.  Berria - Kultura   2004-01-27

-1783ko iraileko lehenengo egunetan, bere liburutegia sutan kiskali eta handik bi urtera, zorabialdiak izan zituen Euler-ek, baina, hala eta guztiz ere, globo aerost... aerostatikoen mugimendua kalkulatzen aritu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

2 Lur planeta.

1492koa den Martin Belhaimen globoaren kartaren arabera egina den kopia dena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 50. orr.

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da, globoko muga guztiak gainditurik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

3 baloia, aireontzia.

Eta helikoptero edo globo bat alokatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.

Fergusson Afrikan barrena ibili zen globoan bost astez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Zeruan globo gidagarri bat noraezean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.

Libidoa zunda globo baten moduan igo zait, braust!, estratosferaraino.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

4 puztukia.

Globo asko eta kolore guztietakoak, marrazki politekin, puztu-puztu egin eta haiexei begira egoteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.

Iluntzean etortzen da hona, espaloian globoak saltzera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 132. orr.

Globo sorta bat zegoen lanparatik zintzilik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.

Sabela globo baten antzera puztua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.

Azkenik, helioz beteriko globoekin pankarta erraldoi bat aireratu ahal izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

5 tenis jokoan, goitik doan pilotak egiten duen zirkuluerdia.

33 urteko beteranoa saiatu zen lehen setean kontrarioa bolea eta globoekin amorrarazten.  Berria - Kirola   2006-01-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eguzkiaren antzeko globo (3); eta globoak (3); globo bat (6); globo baten (8); globo baten antzera (3); globo gidagarri bat (3); globo handi (4); globo handi bat (3); globo zuri (3); urrezko globoa (5); urrezko globoak (4); urrezko globoen (4); urrezko globoetan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus