Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herabetasun handiz hurbildu zitzaien, urratsen bizitasun eta dotoretasun guztia galdurik eta apur bat aztoraturik, mugimendu guztietan halako baldartasuna erakusten zuela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.
Bezeroen zerrenda zen, letrari letra josten doi-doi dakien baten baldartasunaz idatzia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 223. orr.
Baldartasun ikaragarria irudituko litzaidake Euskadiri autodeterminazio eskubidea onartzea. Berria - Harian 2006-03-26
Beatriz garaia zen, herbala, doi-doi bat okertua; bazuen ibileran (oximorona onartzeko modukoa bada) halako baldartasun graziaz bete bat, halako estasi-hastapen bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.
Orain, borondatezko baldartasun nagi baten erdian, Raimundo Silvak galdetzen dio bere buruari nondik datozen eta zer esan nahi duten animaliatxo zantar horiek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.