Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsatu nuen azkarregi nenbilela bere konplizitatea bilatu nahian, eta baldarkeria bat izan zela komentarioa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.
Gaiztakeriarik gabeko baldarkeriak dira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.
Baldarkeriaren bat esateko gogoari eutsi, eta hilketaren inguruko guztiaz hitz egiteko zorian egon nintzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.
-Mozorroaren anonimotasunak ematen duen babesagatik izan ez balitz, berehalakoan prestatuko zunan baldarkeria horretara! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 51. orr.
Baldarkeria mordo bat egiten dut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 46. orr.
Amak arreta osoz entzun zuen nik kontatutakoa, altzoan hartu ninduen, elkarri besarkatuta egon ginen; aitak, baldarkeriari baldarkeria ibili eta gero, musu eman zidan ahoan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.
Woodyren baldarkeria hain da nabarmena ordea, bere fisikoa, eta estiloa, eta mugitzeko era hain dira Humphrey-renen aldean diferenteak eta barregarriak, hortxe dago filmaren komikotasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.
«Whisky» esango dute argazkirako, baina irribarrearen atzean baldarkeria ezkutatuko dute. Berria - Kultura 2004-09-24
Bere ibileran, oraindik ere, eskolako baldarkeria dotorea igartzen zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 175. orr.
Idazten hasi den haur baten baldarkeriaz egin zituen zirriborroak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.
Gentleman itxurak egiten dituen arren, urrutitik nabarmentzen zaio baldarkeria. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
Ezin dut sufritu Martinen baldarkeria. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.