Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina noiz arte funtzionatu behar dute pistoi, balbula, magneto, engranaje multzo horiek? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.
Zer zen azetilenoa irakatsi zion, zer zen oxigenoa, zein zen lehenik itxi behar zen balbula, nola hustu behar ziren hodiak gero. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.
Soyuzean balbula bat hondatu, eta gutxienez bost orbita eman omen zitian Lurraren inguruan oxigenoa ahitzen zihoakion bitartean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 322. orr.
Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.
Galdararen presioak balbulari sortzen dion gandua etorri zitzaion begietara. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.
Balbularen batek huts egin du, nonbait. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 436. orr.
Bihotzean balbula bat jarri berri diote, baina beste ebakuntza bat behar du. Berria - Euskal Herria 2006-02-11
Ontzi horretan balbulak egingo dira doi-doi estututa hodien goiko ahokaduretan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.
Hamasei balbula dauzka, injekzioa, zaldi piloa. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 103. orr.
Aurikula uzkurtu egiten da, eta, belarri formako balbula baten bitartez, ezkerreko bentrikulura bidaltzen du odola. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.
Zulatu ondoren, balbula bikoitzak jarrita fuel-olioaren irteera kontrolatu ahal izango dute. Berria - Gaiak 2004-05-07
Bentrikulu artifizial horietan jarritako balbula mekanikoek kontrolatzen dute odol-fluxuaren norabidea. Berria - Gaiak 2004-10-20
Aortako balbulari eragiten dion bihotz lesio bat diagnostikatu zioten pasa den astean. Berria - Kirola 2004-08-17
Eustorma fisiko baten egituran, ingeniariak segurtasun-balbulak jartzen ditu, uhateak alegia. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.
Automobil batean, adibidez, erregai-kontsumoari loturik dago beti energia-ekoizpena; tximeleta-balbula zapaldu, eta erregai gehiago erretzen da, eta bertantxe abiadura handitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.
Urmaelereko bidean Petrus halako eta bestelako erreguladore-motez doa hizketan, presio-balbulez, loturez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 179. orr.
Beste makina bat estreinatu zuten gobernuak eta Pennsylvaniako Unibertsitateak, oraindik handiagoa zena: 30 tona pisukoa, 140 metro koadro behar zuen bere 18.000 balbula elektroniko, bere 70.000 erresistentzia, bere 10.000 kondentsadore, bere 5 milioi soldadura puntu eta bere 6.000 giltza sartzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.