Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrerago, diru-sarreren kopurua zehaztuta, eta urteko egiazko balantzea eskuartean, prest legoke entitate hau zure eskaera berriz aztertzeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 113. orr.
2003ko abenduan Euskadiko Kutxako balantzea 9.787 milioi eurokoa zen, 2002an baino 572,5 milioi euro gehiagokoa. Berria - Ekonomia 2004-03-13
Abenduak 31ko balantzean 3.700 milioiko balioa zeukan Cintrak Macquarierentzat. Berria - Ekonomia 2004-06-05
2004. urteko balantze ekonomikoak enpresa taldearen finantza egoera sendoa dela erakutsi du. Berria - Harian 2005-06-12
Gero berrogeita hamar dolar sartuko zituen, eta diru-ateratze faltsuaren txartelak bere kutxaren balantzea ongi koadratuko zuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.
Eskudiruak koadratzen du, balantzeak koadratzen du, eta txartelek ere bai. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 51. orr.
Aurreko balantzea $ 345.798,84. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.
Salerosketako balantzea gure alde egon dadin edozein ahalegin bidezkoa den bezala, nazioaren eta soberanoaren interesa da bere herriko zorionen batuketa inguruko nazioetakoa baino handiagoa izatea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 94. orr.
Gela nagusian nengoen, beste idazkari batekin balantze-kontu batzuk aztertzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 28. orr.
Dolarraren gainbeherak on egin dio SCHren gastu balantzeari. Berria - Ekonomia 2004-01-27
Neurketa bera, alegia plazera eta minaren arteko balantzea egitea, oso zaila da, banakoaren maila gainditzen dugunean bederen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.
Egunotan lehengo urteko jardunaren balantzea egin dute atariko arduradunek eta datu esanguratsuak plazaratu dituzte: iaz 211.509 erabiltzaile izan zituzten atarian, eta 200 albiste inguru argitaratu zituzten. Berria - Gaiak 2006-01-10
Garaipenik gabe balantzea 3-4 ez, 2-5 izango delako. Berria - Kirola 2004-10-31
Nire bizitzaren balantzea egingo dut. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 256. orr.
Mexico-Samoa azkena etapa denez, dena izan duzu balantze eta azterketa; merezi izan ote dizun. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 74. orr.
Txosteneko lehenengo lerroetan Galindezek Biltzarraren balantzea egiten du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.
Zelula gorriek, ordea, balantze politiko globala egin beharra ikusten zuten beste ezer baino lehen, eta, horretarako, herrialdez herrialde jasotako txosten batzuk eta "Batasuna" kanpainari buruzko zenbait lan atera zituzten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.
Atzera begiratzen nuen harreman haiei buruzko azterketa egiteko, eta balantzea, oro har, negatiboa izan zela iruditzen zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.
Rio'92 arrakastatsua izan bazen, nola liteke Johannesburgeko Goi Bileraren ostean, 10 urte geroago alegia, balantze negatiboaz jarraitzea munduan egoerak izan duen edo ez duen aldaketari buruz? Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 36. orr.
Egia da [...] azken hiru hamarkada hauetan egin denaren balantzea ezkorra dela: herrialde aberatsen eta pobreen arteko amildegiak lehenean dirau, eta lehen bezalatsu ari gara orain ere ingurunea suntsitzen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.
UEMAk berak iazko jardunaren balantzea egiteko orduan onartu zuen iazkoa ez zela espero bezain urte «eraginkorra» izan. Berria - Harian 2005-05-14
Valcornejaz geroztik lau hilabete joanak -neure kolkorako- eta orain... gau hau nola bukatuko dudan kezkatan... Ez duk, izan, oso balantze baikorra. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 152. orr.
Balantzea oso ona da; bake handiagoa dago, aurrerapen handiagoa. Berria - Harian 2005-03-01
Pasadizoaren balantzea koadratzeko orduan horra haserrealdiak, horra adrenalinaren gorakadak eta hara biraoak gora zerurantz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.
Airearen gardentasuna, modu batera edo bestera aldatzen denean, lurraren erradiazio-balantzeak koska batzuk jasaten dituelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Balantzearen ondotik xede onak: [...]. Herria 2005-10-13
Ondotik etorri ziren iritzi eta balantze kontrajarriak. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Azken 25 urteetako balantze errepresiboa aurkeztu eta «gatazkaren aterabide politikoa» eskatu du. Berria - Euskal Herria 2004-04-03
Behin-behineko balantze ofizialean, 900 hildakotik gora daudela diote. Berria - Mundua 2004-05-28
Hotelaren aurka bonba autoz egindako atentatuan, berriz, 7 lagun hil zirela eta beste 35 zauritu iragarri zuten atzo, hasieran emandako 27 hildako balantzea nabarmen gutxituta. Berria - Mundua 2004-03-19
Mugarik Gabeko Kazetariak taldeak balantzea egin du: 63 hildako eta gero eta eraso gehiago. Berria - Gaiak 2006-01-04
Atzo iluntzeko balantzearen arabera, 9 palestinar hil zituzten soldadu israeldarrek Rafan. Berria - Mundua 2004-05-21
Ehun bat zauritutik gora daude, horietatik batzuk oso larri eta istripuaren balantzea, beraz, areagotu daiteke. Berria - Mundua 2004-07-17
Nazio Batuen Erakundearen arduradunek ez dituzte kontuan hartu Txernobilen inguruko eskualdean gertaturiko ehunka mila heriotza zein minbizi eta mutazio kasuak, 1986. urtean lehertu zen zentral nuklearraren istripuaren balantzea egiterakoan. Berria - Gaiak 2006-03-26
Hamaika hildakoren balantzea. Berria - Mundua 2004-05-30
Garapen bidean dauden herrialdeei maileguak emateko eta herrialdeen ordainketa balantzeen egiturazko arazoei aurre egiteko laguntzak emateko helburuarekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.
balantze egiten (5); balantze egiten duzu (4); balantze ekonomikoa (4); balantze errepresiboa (4); balantze errepresiboa aurkeztu (3); balantze ezkorra (3); balantze ona (8); balantze ona egin (3); balantze orokorra (3); balantze positiboa (12); balantze positiboa egin (8); oso balantze ona (3); urteetako balantze (3); urteko balantze (4); zein balantze egiten (3)
azken balantzea (4)
balantzea aurkeztu (5); balantzea aurkeztu zuten (3); balantzea du (3); balantzea egin (40); balantzea egin zuen (13); balantzea eginez (5); balantzea egingo (5); balantzea egitea (4); balantzea egitearekin (3); balantzea egitearekin batera (3); balantzea egiteko (23); balantzea egiteko orduan (5); balantzea egiten (6); balantzea egiten duzu (3); balantzea egiterakoan (4); balantzea eman (3); balantzea ez da (4); balantzea nabarmen (3); balantzea on ona (3); balantzea ona (5); balantzea oso positiboa (3); balantzea positiboa (4)
euren balantzea (4); iazko balantzea (5); iazko jardueraren balantzea (3); iazko urtearen balantzea (3); jardueraren balantzea (8); jardueraren balantzea egin (5); jardunaren balantzea (4); kudeaketaren balantzea (4); kudeaketaren balantzea egin (3); lanaren balantzea (5); nolako balantzea egiten (3); orain arteko balantzea (3); salaketen balantzea (3); urtearen balantzea (9); urteen balantzea (5); urteko balantzea (11); zein da balantzea (3); zer nolako balantzea (3)
balantzearen arabera (14); egindako balantzearen arabera (4); emandako balantzearen arabera (4)