Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balantza, eta haren bi platerak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.
Alpakazko bi balantzen platerak lehortu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.
Kobrezko balantzako pisuekin jostatzeko. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.
Konpas bat, lenteak, balantza eta pisu-neurriak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.
Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.
Pisuen azterketa egiteko, pisuak eta balantzak asmatu izanak iruzurretik gordetzen gaitu bizitzan, ohitura zuzenak zabalduz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.
Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak. Elizen arteko biblia Ez 45,10
Arratsaldean, dena itxi giltzaz, balantza analitikoa barne, eta atezainaren esku utzi behar ziren giltzak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.
Bi platerak etengabe orekan dauzkan balantza da berdintza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.
Han lau kilo droga, prezisioko hiru balantza eta droga mozteko gaiak atzeman dituztela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Justiziaren ikur tradizionala dut gogoan, haren balantza, haren itxura barea. Berria - Harian 2005-10-16
Ertzaintzaren esanetan, atxilotuen autoan aurkitu zituzten kilo erdi haxix, speed pilulak zituzten hamalau poltsa, zehaztasun handiko balantzak, autorako 14 irrati eta sakelako 18 telefono. Berria - Euskal Herria 2004-03-14
Nork pisatu mendi-muinoak balantzan? Elizen arteko biblia Is 40,12
Deliberamenduaren lana da ekintzaren abantailak eta eragozpenak neurtzea, balantzan bezala, pisu handiena duenera lerratzen baita. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 182. orr.
Ene sasoin hartako pentsuen eta jakintasunaren balantzak bi plater zituen, eta jaun Marcel eta osaba Joanikot ziren bi plater haiek... eta, hargatik, beharbada, bataz oroitzen naizela, bertzeaz oroitzen naiz, kasik ezinbertzean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.
Ez baita gizakiarentzat beste biderik, iritzi kontrajarriak izpirituaren balantzan haztatzea besterik, hots, zuzenaren makurretik bereizteko ala egiaren gezurretik banatzeko, eztabaidaren zubitik iragaitea baizik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.
Juje zintzoa izanen naiz, eta biak izanen zarete balantza berean haztatuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.
Gutuna tolestu eta berriro kartazalaren barnean ezkutatzearekin, bi aldeak pisatu zituen erabakien balantzan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.
Nahiz eta sineste ez sinestearen balantzak sineste alderat egin zuen bere bizitzaren azkenean, modu itsu hartan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 132. orr.
Balantza kulunkarian, non askatasun pertsonala eta gizarte-zuzentasuna ari baitziren pisatzen elkarren kontra, teknologiaren giltza ingelesa plater antilibertarioan zegoen jarrita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.
Balantzako alde batean, arrakasta izateko aukera urria. Berria - Kirola 2006-03-08
Mugaz bestaldeko barbaroen aldera balantza ezinbestean makurtu ez zedin Erromatar Inperioak zertutako borrokaren historian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.
Hauteskundeetan beraien botoek eraisten dute balantza alde batera edo bestera. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 64. orr.
Beharbada horrexegatik egiten dit balantzak Marcosen alde. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.
Garrantzitsua zer den eta zer ez den jakiteko, balantza bat eduki behar da, eta hortik abiatuta egin behar dira balorazioak. Berria - Kirola 2004-01-17
PSOE eta PPren erabakia bere horretan aski izango da (in) justiziaren balantza alde batera eramateko. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
EAJren emaitzak bultzatu du balantza baiezkoaren alde. Berria - Harian 2005-02-22
Teknologiak bigarrenaren aldera makurtzen du balantza. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.
Orain ez nuen gibela eginen, zeren, aldeko eta aurkako argudioak balantzan jarri baino lehen, makurturik baitzegoen balantza orduko, neure zalantzarik gabeko deliberamendu haren alderat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
Zerua lekuko, hire eromenak pisu beteko ordaina din izango, balantza gure alde itzultzeraino. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.
Balantza gure aldera makurrarazi eta ametsa egia bihurtzeko beste. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.
Brasil izan da giza gaiak oinarri izan dituzten ekimenen sustatzaile nagusia eta, ildo horretan, goi bileraren balantza hegoaldera mugitu dela uste dute adituek. Berria - Mundua 2004-01-13
Antagonismoen balantza honetan, ordea, edozein bi indarrek aliantza iristea beste indarrentzat mehatxu bihurtzen da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.
Balantzak beste aldera egin du, eta aurreko denboraldian lo zeudenak, orain, besteak esnarazteaz arduratzen dira. Berria - Kirola 2004-12-01
Bost segundo daude Heras liderra eta Valverde hautagaiaren artean, azken astearen atarian, eta bost etapa erabakigarri balantza desorekatzeko. Berria - Kirola 2004-09-21
Hotzik sentitzen naiz, eta zikin zugandik urrun nabilenetik, zu beti izan zarelako nire balantza orekatzen duen kontrapisua. Berria - Kultura 2006-02-09
Estatu Batuetako kapitalen balantzak aldi horretan izan zuen defizit-hazkundea, hiru osagaien konbinazioaren emaitza da: [...]. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
LPEEren produkzio ahalmena gainezka egitera doanean, Irak edo Nigeriako esportazioak geldituz gero, hornikuntzaren eta eskariaren arteko balantza desorekatu egingo da. Berria - Ekonomia 2004-10-06
Kontu korronteen balantzak herrialdeen arteko ondasun, zerbitzu, errenta eta inbertsioen erlazioak neurtzen ditu. Berria - Ekonomia 2006-04-23
Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak areago galaraz dezake egonkortasuna; izan ere, kontu korronteko balantzari dakarkion beherakada dela-eta, truke-tasen beheranzko espekulazioa bultzatzen du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.
Sei urtetan, 1981etik 1987ra, Estatu Batuetako truke korronteen balantzak 170.000 milioi dolarreko galera izan zuen, eta oreka-egoeratik BPGaren %3,5eko defizita izatera igaro zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Era berean, Espainiaren menpeko komunitate autonomoetako balantza fiskalak berehala argitaratzeko exijitu zion Zapaterori ERCko buruak. Berria - Mundua 2006-01-04
Edonola ere, balantza negatiboa dutenek zatika ordainduko dute aldea. Berria - Ekonomia 2006-05-03
Estatu Batuetan, banku-balantzak ez ziren diru baldintzen lasaialdi ez ohiko baten ondoren baizik onbideratu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
1980ko hamarraldiaren bukaeraz geroztiko diru-politiken gogortzeak, haren ondorengo koiuntura-aldaketak eta hainbat merkatu espekulatibotan [...] gertaturiko aktiboen prezioen erorikoak, banku-balantzen hondamenaren handitasuna agertu dute. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
Nomina bat edo banku-balantza bat kalkulatzeko erabiltzen bada konputagailua, oso ondo dago lan egiteko modu hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.
Eskualde honen gizarte-balantzak argi erakusten du egiturazko doikuntza, NDFk eta Munduko Bankuak bideratu duten moduan, inondik ere ez dela garapenera iristeko biderik seguruena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Gaur goizean balantzan pisatu gara denak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.
Balantza haren arabera, lau libra galdua nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.
Tailerraren ondoan, balantza gainean zegoen Tapaxen kamioia. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 43. orr.
Edariak baino kalte handiagoa egingo zion ontziaren balantzak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.
Andrew gaixotu egiten zen oina itsasontzian jarri eta ontziak lehenengo balantza egiten zuen memento beretik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.
Itsasontziaren beheko aldean, bazirudien askoz ere gutxiago sumatzen zela balantza. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.
Autoaren erdia amildegira begira zegoen, balantza mehatxagarrian. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.
Beren nahierara eten zezaketela penduluaren balantza. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.
Haizeak balantza eztian dilindatzen zituen zuhaitz soildu batzuk ikusi nituen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.
Gurdiaren balantzak lo harrarazi egin zion haurrari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.
Laster ohartu zen Mikelen balantzen eta begi gorrien zergatiaz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.
Pendulu mantso-mantso eskerga baten balantza bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.
Haren gorputz sendokotearen balantzak jauzi txiki batzuk eginarazi zizkion lagunari espaloitik errepidera eta errepidetik espaloira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.
Bai, urratsean joan ginen, esku ezkerra galtzen josturan, eta eskuina balantzan, urratsaren pikoan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.
Aldaroka (barkua itsasoan barrena bezala balantzan) eta zeharka begira. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.
Ninik lepoan korapilatuta zeraman zapi gorria bioleta kolorekoa zegoen ia, horrenbesteraino baitzegoen bustita, eta astun zebilkion alde batera eta bestera balantzan bular gainean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.
Isidroren erranen eta osabaren erranen artean balantzan zebilen, ez batenak ez bestearenak ez baitzuen osoki konbentzitzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 165. orr.
Bera zegoen hordituena, pausoa ematen hasi eta balantza egiten zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Porlan zakua lepoan jarri diotenean langile gazteak balantza egin du nabarmen. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 38. orr.
Bat-batean balantza egin zuen, hitz horiek esateak unatu balute bezala, berrogeita bat urte eta berrogeita hiru egun zer diren orduantxe ulertu balu bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.
Petatearekin batera eta bestera dabil, bastoirik gabe egiten du balantza, galtzen du oreka. Mozkorrak bezala egiten du balantza, txosnak bezala ikara. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.
Atzeraka eraman zuen behorra Union Streeteraino, balantza eginez behorraren saihetsaren kontra, animaliaren pazientzia madarikatuz eta muturrean kolpetxoak emanez, eta kale nagusian orgara igo ginen biak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.
Éowyn, balantza egin eta belauniko erori zen: besoa hautsita zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.
Baina ez zen basora iritsi, zubia iragatean, balantza egin eta erori egin baitzen handik behera uretara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.
Buruz behera balantza egiten nuenean, lurraren mugimendua sentitzen nuen, ardatza pittin bat okertuta, ziba handi-handi baten antzera poliki jiratuz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.
Zuzendari txit agurgarriak liburuei zartada ematerakoan, buruak balantza egin dio lepo motzaren gainean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.
Harrapatu zuen azkenik, eta lehengo zakur sonanbuluaren balantza berberak eginez itzuli zen berriro. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.
Beste dozenerdi bat garagardo hustu behar izan nituen alde egiten utzi zidanerako, eta balantza apur bat eginez sartu nintzen etxera. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.
Argi mamuzko hori lagun, gurutzatzen dute jangela, beren itzal oreka-galduen antzera balantza apur bat eginez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.
Sekulako balantzak egiten zituela iruditu zitzaidan, ibaiaren bazter biak joz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.
Beheko hagak larregizko balantza egiten zuen, eta dantzaren dantzaz goiko haga askatu egingo ote zen eta behera jausiko ez ote zen, horra gure ardura. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.
· Orain, zutitu naizelarik, balantza eta guzti eginarazi dit Armagnacak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.
Balantza egin du zer ote dudan mingarriago, nire ahaideen berririk ukan gabe edukitzea, ala gutunak ematea. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 114. orr.
Lipar batez, inozo halakoa, balantza egin dut oihartzunak handiagotua dakarkidan karkaila hau alde egindakoaren lepotik ote den, edo neuk ordaindu beharrekoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.
Politika horrek, merkataritza-balantzaren gainean zuen eragin positiboaz gainera, zerga-oinarria zabalduz, estatuaren sarrerak handitzen zituen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Eustaten datuen arabera, inportazioak %23 handitu dira, baina merkataritza balantza esportazioen aldekoa da: 505 milioi euroko superabita. Berria - Ekonomia 2004-09-30
Bi herrialde horien arteko merkataritza balantzak 12.000 milioi dolarreko defizita du Txinaren alde. Berria - Ekonomia 2004-06-15
Merkataritza balantza positiboa da Alemanian, 14.700 milioi eurokoa urtebeteko epean. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Lehengairik gabe, herrialde horiek manufakturak esportatu beste biderik ez zuten beren ordainketa-balantza orekatzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.
Era berean, merkataritza balantza orekatzeko, dolar ahulago baten alde egin du Erreserba Federalak. Berria - Ekonomia 2004-10-26
Lehen bederatzi hilabeteetako merkataritza balantzak 496.508 milioi dolarreko zuloa utzi du. Berria - Ekonomia 2004-11-11
Estatu Batuetako interes-tasak igotzen badira, edo tokiko ordainketa-balantzak behera egiten badu, hankazgoratuak gerta daitezke kapitalen fluxuak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.
Erakunde honen ardurak ziren, besteak beste, herrialde kideen ordainketa balantzetan sor zitezkeen desoreka iragankorrak finantzatzea, nazio arteko diru laguntzak ziurtatzea, diru truke egonkorrei eustea eta nazioarteko dirua zabaltzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.
Nazioarteko zuzeneko inbertsio guztiak ez dira nahitaez inbertitzen duen enpresaren herrialde hartzailearen edo jatorrizko herrialdearen ordainketa-balantzan zenbatzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.
Bai nazio-kontabilitatean, bai ordainketa-balantzan, elkarren ondoan agertzen dira, alde batetik, usadiozko jardueretatik etorritako irabaziak [...] eta, bestetik, nazioarteko liberalizazioaren mugimenduarekin zuzenago lotuak daudenak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.
Kanpoko aurrezkiaren eta barneko aurrezkiaren arteko ordezkatze-efektuek luzarorako uzten dute ordainketa-balantza ahuldurik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.
Ordainketa-balantzen aldi bateko desorekak finantzatzea -politika ekonomikoak zaintzeko eskubidearen truke-. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.
Truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Azken batean, urre-patroiaren garaian bezala, pagamendu-balantzako doikuntza mekanismoek herrialde bakoitzeko barne ekonomia jardueran izango dute eragina. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.
Gurekin zeudenek elkarri begiratu zioten, isilka; gero guri, galdezka bezala; eta, azkenik, zalantza-balantza batean esan ziguten: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.
Gogaikarria zen: bereziki soldaduek -haiek ere aspertzen baitziren- amei umeak kendu, eta, etxe-orratzaren gorenera igota, haiekin erori-berori, zalantza-balantza, hutsera nor amilduko jolasean hasten zirenean. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.
Eta horra non ikusten dudan, bat-batetik, nire atalondoaren gainean, besaulki bat, nire irakurtzeko besaulki handia, zalantza-balantza kanpora bidean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.
balantza alde batera (9); balantza apur bat (3); balantza bat (6); balantza batean (3); balantza desorekatu (3); balantza desorekatzeko (3); balantza egin (23); balantza egin zuen (9); balantza eginez (5); balantza egiten (10); balantza egiten zuen (3); balantza korrontearen (4); balantza orekatzeko (3); bilintzi balantza (6); merkataritza balantza (5); zalantza balantza (3)
balantzan pisatu (4); ordainketa balantzan (4)