Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
balantzatu, balantza(tu), balantzatzen da/du ad balantza egin edo eragin, ik kulunkatu.
Honelaxe balantzatzen dira, bada, etxe guztiak, goia erdialdea baino gehiago, erdialdea behea baino, eta behea oso gutxi. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.
Han kanpoan berriz islada bat, non gauzek urtsuki balantzatu eta desagertu egiten ziren. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.
Elizaren ate nagusitik apeza lehiatu zen, bereterrak euritakoa gora atxikitzen ziola, herriko mutilak intsentsu-ontzia lanjeroski balantzatzen zuen bitartean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.
Maiana Artoizen semea zuloaren hegira hurbildu zen, aztal zorrotzekiko oskiak hilerriko garrailetan kraskaraziz eta ipurdia ederki balantzatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.