Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrokeria handiz kulunkatu zen bi hanken gainean, noiz oin-puntetan noiz orpoetan bermatuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.
Nardaz begiratu zion astiro kulunkatzen zen oin biluziari. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.
Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.
Besaulkian atzera eta aurrera kulunkatzen zelarik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.
Kobrak ere halaxe kulunkatzen dira, beren tximista jaurtitzen, eta beren kulunkara itzultzen berriro. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Haren itzalean, jatorri ezin asmatuzko beste bizpahiru gizaki kulunkatu ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.
Bi perlatxo kulunkatu ziren lapitzak nabarmenduriko begi ertzetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.
Enbarkazioa buruka eta alboka ere kulunkatzen ariko da, olatuengatik..Ametsa hormen gainetik eguzki argiune baten antzera kulunkatu eta desagertu zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.
Amonak besoetan atxiki zuen biloba, isil-isilik eta bizi-bizi kulunkatuz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.
Begiak itxi eta burua kulunkatu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 24. orr.
Tente-tente, aldakak kulunkatzen, atzean zeukan aterantz joan zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Rodney Streeten egon behar zuen, umeak belaunen gainean kulunkatzen etxeko sukaldean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.
Aingeruek Maria oheratzerakoan kulunkatzen dituzten intsentsu ontzi handiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.
Mikel Strogoffek batzuetan itxaropen horiek bere burua kulunka zezaten uzten zuen, baina segituan konturatzen zen ameskeriak baino ez zirela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 377. orr.
Musikaren konpasean kulunkatu zuen bere gorputz hauskorra. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Lehendabiziko gauean lasai egin nuen lo, itsas soinuak kulunkaturik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 258. orr.
Frantzia bera zuten gogoratzen, [...] gure Ipar Euskal Herri xumea bere altzoan goxatzen eta kulunkatzen zuen Nazio puxant eta Aberri Handi egiazkoa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.
Nire kulunka- eta begira-lekua, edota entzun-lekua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.