Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sasoi bikaina izango duzu hilobira arte, gari-balak uzta-aroan bezala. Elizen arteko biblia Jb 5,26
Nik obispoa hartu eta lasto-bala pilatu baten ondora eraman nuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.
Garagar bala bat hartu, emakume soinekotxoak jantzi eta eskusaski batean etzanda gordetzen zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
On Camillok argi elektriko bat piztu zuen eta, lurretik belar-bala bat baztertuz, tranpa-ohol bat agertu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.
-Lagundu belar-balak botatzen eta gero esango diat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 178. orr.
Noraren aitak kotoi-balen helmugaz galdetu zion Andreasi. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.
Sotoan dauzkat horren segidan Europan saltzeko erosi ditudan kotoi-balak eta arropa-kaxak. Tinta beltz lodiaren usaina, paper-bala handiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.
Glasgow-tik, Delft bapore holandarra, Tromp kapitaina; 200 bal, 123 kutxa, 14 upela... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.
Liverpool-etik, Raleigh bapore britainiarra, Kettlewel kapitaina; 933 bal, 881 kutxa, 10 saski, 8 oihal-fardel; 57 kutxa, 89 bal, kotoizko haria zuten 18 saski; 156 feldro-bal, 4 amianto-bal, 100 bobina-zaku... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.
Arrastiria mamitzen hasi zen; eta Labarganeko Farola piztuta, bere argi balak hedatzen hasi zen gainaldetik eta Kantauriraino. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.
"Café de la Marina" kafetegi famatu eta dotoreko arkuak ikusten nituen; Txubilloko itsas farolako argi-bala hirukunek txandaka argituta. Txillardegi «Putzu», 1999 - 12. orr.
Azaoa deitzen zitzaion gari lasto bala sutzen zuen etxe-goiko zelaian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.
Tarteka azkartzen hasi ziren haize-bala beroak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 54. orr.
Bat-bateko haize-bala batek ontziaren norabidea aldatu du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.
Hego-haize balek areagotu egiten zuten giroaren xarma. Txillardegi «Putzu», 1999 - 311. orr.
Noiztenka, itsas haize bala hotzak, zakarrak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.
Eta geroago etsipen-bala batek korritu du ene gorputza. Txillardegi «Putzu», 1999 - 258. orr.
Haize hozkirri balek freskatzen zituzten gure aurpegiak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.
belar bala (4); belar bala bat (3); belar balak (3); gari balak (6); haize balek (4); kotoi balak (4); kotoi balen (3)