Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azao 1 iz ebakitako gariaz edo kideko landareez egiten den sorta. ik bala2; espal.

Azaoen ondoan poliki paratuak zeuden arno zahagiren bat edo beste eta mandoen arreoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.

Izan ere, Pazkoan azao edo gari-xorta bat zeramaten, artean apenas galburuak heltzen eta makurtzen hasiak izaten zirenekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

Gari azaoek ez dute ezertarako balio izan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 114. orr.

Oso urrutitik, kale eta hormetan zehar, bapore baten adarrari zerion auhen luzea Ellenen baitan barneratu zen, legarrean zehar aurrera zegien belar-azaoaren antzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Azao sutuek itzal bizi bihurtzen dituzte inguruak, susmo beltz haitzak eta pago gerriak, eta zidorrean gora, ozta ikusten dira zapatak lurrari kentzen, beste oinetako zarpailago batzuk dituztela aurretik, bide erakusle.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 7. orr.

2 irud/hed

Argi-azaoaren indarra gutxitzen hasi zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Sumendiaren kraterrak sugar azao bat iraizten zuen goitika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Gero, ilargiaren argi urdin eta hausterrezko azao neurrigabearen pean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus