Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakoiti izond/iz bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen ez duena. ant bikoiti.

Bi kategoriatan banatu zituen zenbaki osoak: bikoitiak eta bakoitiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Zenbaki bakoitien karratua erabiltzen du formulak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Bost argazki horiek errepikatu dituzte liburuko orrialde bakoiti guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Lerro bakoitiak irakurtzeari ekin zion, zeozer ulertzeko esperantzarekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 267. orr.

Guk ez dakigu zenbat diren ortziko izarrak, ez eta horren kopurua bakoitia ala bikoitia ote den ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Aurreko aldean bakoitiak egin behar dira beti harmailak; hartara, igotzen hasterakoan, aurrena eskuineko oina jartzen bada lehenengo harmailan, azkeneko harmailara ere eskuineko oinarekin iritsiko gara, tenpluaren mailara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

Bakoitia gehi bakoitia berdin bikoitia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Bakoitia bider bakoitia berdin bakoitia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

2 izan ezik, bakoiti dira zenbaki lehen guztiak: 3, 5, 7, 11 13, 17, 19, 23...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus