Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.
Lerroon buru-buruan, puntu bikoiti eta bakoitiak bildumatu zituen, lehenbiziko figura konposatzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.
Mendebaletik ekialdera joaten diren tren guztiak, trenen ordutegian, zenbaki bakoitiekin seinalatuak egonen dira, eta ekialdetik mendebalera joaten direnak, aldiz, zenbaki bikoitiekin. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.
Aritmetikan, zenbaki osoen forma aztertzen da: haien propietateak, ea bakoitiak ala bikoitiak, zatigarriak diren ala ez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Bakoitia gehi bakoitia berdin bikoitia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
Bikoitia bider bikoitia berdin bikoitia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.
Guk ez dakigu zenbat diren ortziko izarrak, ez eta horren kopurua bakoitia ala bikoitia ote den ere. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.
Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza. Berria - Kultura 2004-04-14
-Berriz esango dut -iragarri zuen Jonathanek -: b2 berdin zenbaki bikoitz bat denez gero, zenbaki bikoitia da b2. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.
bikoiti izan (3); zenbaki bikoitiak (3)