Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordurako bi mundu gerla bizi izan zituen belaunaldiaren izenean aitortu zuen ministro bakegile handiak jarraian: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.
1970etako Hego Amerikako eta Europako talde iraultzaile armatuen (gerlari bakegileen) etiken gaineko azterketa orokorra eskaintzen digu egileak, Camusen L´homme revolté gidari harturik. Berria - Kultura 2004-10-23
Errege apal eta bakegilea. Elizen arteko biblia Za 9,9 tit
Inor izatekotan, Frantzisko izan da historian bakezale eta bakegile. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Gobernu berriak garaileak, bakegileak eta heroiak balira bezala begiratzen zien. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Horrela bihurtuko dira, guztien anaia izanez hain zuzen, gizarteko talde baztertuenen askatzaile [...] eta gizarte-harremanetan bakegile. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Ni ez nauk hire eta hire aitaren arteko bakegilea, ez diat bitartekaria izan nahi. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 325. orr.
Bazterren baketzerat etorriak, egiazko bakegile agertu ziren. Herria 2003-04-24
Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko. Elizen arteko biblia Mt 5,9
Karlos Santamaria donostiar bakegile handiari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 15. orr.