Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin hobeto egokitzen zaio haren espiritu eta misio baketzaileari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Bi topaketa horietan gatazka bat gerarazi egin zen, termino filosofikoetan erlijiozko errito eta mitoei adierazpide teologikoa emateko ekintza baketzailearen bidez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.
Holakoak, armatuak direlarik ere beren buruaren zaintzeko doia, ez dira berak gerlari baina baketzaile eta beraz ez dute parte hartzen, baten edo bestearen kontra. Herria 2003-06-19
Sari horrek badu bere izen berezia, Houphouet-Boigny Bolikostako president zenarena, haren oroitzapenetan, hura ere bere denboran beti baketzaile bezala bermatu zelakotz. Herria 2004-04-08
Orai, berriz aipu da baketzaile bezala berriz plantatzen ahal litakeela Kabulen, taliban horiek haizatuz geroz. Herria 2001-10-18
Gerla solas eta betiko bake egile, beharrik hor baitzen Orreagako Ama Maria, girixtino eta pagano horien batetaratzaile eta baketzaile, denen Ama baita gizonena eta gure Salbatzailearen Ama. Herria 2001-09-13
Pasioak gaina hartu zion eta ahizparen defentsan jarraituko zukeen, oso gai minbera baitzuen hura, baina Mary Jane, dantzari guztiak atzera itzuli zirela ikusirik, baketzaile sartu zen tartean: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 289. orr.