Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregegai bakar, beraz, Don Carlos gaztea gertatu zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik. Elizen arteko biblia Eg 18,6
Froga daiteke (geometrikoki) badela bi begizko ikuseremuaren barruan puntu bakar bezala ikusten diren puntu multzo bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.
Komiki batetik biñeta bat ateratzeak (handitu eta irudi artistiko bat egiteko, Roy Lichtenstein-ek bere espezialitate bihurtu zuen bezala), irudi anizkun bat irudi bakar bihurtzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.
Arte horretan, gu gintuen bezero bakar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Christian Blanc UDF-tiarra hautagai bakar gelditua baitzen denen buru. Herria 2002-12-19
Bakarrik gelditu nintzen gure etxe isilean, zoruko zurajearen karraska hots asaldagarriak lagun bakar nituelarik. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 99. orr.
Plazer mugagabea, elkarren guraria duena hesi bakar. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.
Bost kamarero haiek elkarren artean txutxumutxuka, eta ni neu bezero bakar. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.
Hiriko beste hainbat emakume bezala, Leonore ere soldaduen artean dabil, artega, etsipena etsai bakar, bi urte lehenago gerrara joandako senargaia noiz-non aurkituko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.
Ematen zuen une hartan dantzan ari ziren ehun edo ehun eta berrogeita hamar pertsona haiek batasun bat hartzen zutela, erantsi egiten zirela elkarren artean, eta, azkenean, gauaren iluntasunarekin batera, gorputz bakar bihurtzen zirela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.
Den-dena den izaki bakar horren izena ez da handik mende batzuetara baizik agertzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.
Euskal Herriak ere, herri bezala erantzun behar du, herri bakar bezala eta indarrak batuz egin behar dugu aurrera. Berria - Harian 2005-01-16
Garabideari buruz diot bakarra, bi pentsamendu nekez izan baitaitezke bakar, noski. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.
Ehunka jende ziren larruz, mihisez edo arbola adarrez egin etxoletan ostatatuak, eta ez gutik izarrak zituzten sabai bakar. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.
Horixe da egun merkatua: pentsamendu bakar hegemonikoak gurtzen duen zekor sakratua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.
Gertatua soilik kontatzen duela sinets diezaioten ohituta dagoenaren distira bakar-berezi hori. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.
Merkatu bakar handiena sortzeko urratsa egin dute Asia ekialdean. Berria - Ekonomia 2004-11-30
Ainhoako jendea kale bakar miresgarrian paratu zen guri begira. Txillardegi «Putzu», 1999 - 286. orr.
Lorategia isil eta bakar baitzegoen, eta, udako azken loreekin, atsedenleku goxo bat baitzirudien jantokiko giro betegarriaren ondoren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
[Bonabenturak] osatzen duen Frantziskoren irudia, historiako Frantziskorengandik nahiko urruti dagoena, irudi bakar eta esklusibotzat ezartzen da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.
Gau Luze da, ordea, eta bakar, guztion gaua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.
Arestiren Aitaren etxean interpretazio asko kabitzen da: ez da Aresti bakar bat irakurtzen, eta gutariko bakoitzak ez du beti Aresti bera irakurtzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.
Gizon bakar batengandik sortarazi zituen Jainkoak nazio guztiak. Elizen arteko biblia Eg 17,26
Lehen, frangotan soinujoile bakar bat, akordeoi xoil batekin berdin, orai gehienetan gaitzeko orkestrak! Herria 2005-07-14
Aristoteles xaharrak dioen bezala, askorentzat ona dena, bakar batentzat baizik ona ez dena baino hobea da, izatez. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 31. orr.
LURRA saldu behar eta, nahiago erosle bakar bati saldu dena, ahalaz, gaixo emazteak. Herria 2004-09-30
Galdetu didazu ea nola sar ditzakedan ideia asko adiera bakar batean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 65. orr.
Haietako emakume asko ama ere baziren, haur bakar batez erditutakoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.
Txinako Gobernuak haur bakar bat izatearen aldeko politika bultzatzeak arazoa larriagotu du. Berria - Gaiak 2004-04-06
Ez du deus txarrik politeista izateak, alde batera askoz ere hobea da ulertu ezin den Jainko bakar batengan sinestea baino. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.
Diozesi hitza Elizak hartu zuen, baina apezpiku bakar baten eskumenari aplikatu zion. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Langile bakar bat omen zeukan orduan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
6 kastillano, 2 kantabriar, 3 valentziar, eta asturiar bakar bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 286. orr.
Kotxea, zaldi bakar batek garraiatua, Gurija kalerantz abiatzen zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
[Idazki] horietako zenbait modu isolatuan iritsi zaizkigu, kasuren batean lekuko bakar bati esker. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.
Egun bakar batean bi mila miloi dolar inguru irabazi omen zituen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.
Kafkak gau bakar batean idatzi zuen lehenbiziko istorioa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.
Egiazki dena Esku bakar batek idatzia balego bezala. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 110. orr.
Esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.
Hark gauza bakar bat nahi zuen: Jaurenea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.
Dena da gauza bakar bat. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 43. orr.
Diakronian, aldiz, aldi bakoitzean termino bakar batek baitu axola. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.
Lege frantziar guztiak kode bakar batean biltzen saiatu zen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Muskulu-zuntz horiek guztiak batera uzkurtzen dira, unitate eragile bakar baten gisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.
Herrialde bakar batetik irtengo dira bi bideak. Elizen arteko biblia Ez 21,24
Hedadura bat irudikatzen du eta hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.
Bertan Franceville kolpe bakar batez erabat suntsitzeko arma fabrikatu dute. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.
Diapasoia alde batera utzita, musika-soinuak ez dira maiztasun bakar bateko bibrazio garbiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Gau minean itzuli zen Elgar, neke arrastorik gabe, izerdi tanta bakar bat ere gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.
Mendearen hasieratik monumentu original bakar bat baizik ez duk eraiki, besteren batetik kopiatu gabea. Teoria honen arabera, erretina-irudi bakoitzak pertzepzio global bakar bat ematen du. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.
Erakusketa hura, beraz, "oroimen hutsa"ren erakustaldi ez ezik, sujet obsesibo bakar bati loturiko oroimen batena ere bazen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.
Azkenean, karkara nota luze bakar batera aldatu zen, tuba baten hotsaren antzeko aupats moduko batera. Mundu aldakor eta bakar batean bizi gara: ingurumen bakar bat, ekonomia bakar bat, lege bakar bat (eta gerra bakar bat), komunitate bakar bat... besterik ez dugu mundu global batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Europako eta Asiaren erdialdeko bazter guztietatik hara bildutako jende sail horretatik ez zen geldituko merkatari bakar bat ere oraindik zerbait saltzeko asmotan, ezta erosle bakar bat ere oraindik zerbait erosteko asmotan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.
Emakume bakar batek ere ez du zakil biguna gogoko. Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek oraingoz ez dute antxoa bakar bat ere arrantzatu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.
Antxoa bakar bat ere ez lau egunean, txo! Berria - Harian 2006-04-30
Ez daukazu sumintzeko arrazoi bakar bat ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 153. orr.
Ez zen argi bakar bat ere piztu leihoetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Gauza franko aditu nuen eta bakar bat ere ez zen ona. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.
Gaur egun, datu bakar bat ere ez dago harreman horri buruz. Berria - Harian 2005-03-10
Nik ez diot salbuespen bakar bat ere aurkitzen axioma orokor honi: hiritar orok jakin behar du noiz den errudun eta noiz errugabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.
Ezta hitz bakar bat gehiago ere! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.
Sekula ez zion erregutu familia uzteko berarekin alde egiteko, ezta egun bakar batez ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.
Zerbitzu soziala egin duten neskek istorio asko kontatzen dituzte, baina bakar batean laburbiltzen dira guztiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 102. orr.
Zientzia-ezagutzaren eraketan esperientzia berak (bakar batek, alegia) kontzeptualizazio teoriko anitz onartzen dituenez, [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Bakar bat euskaraz: "Ernai gipuzkoatarrak" izenekoa, Santakrutzen aldekoa nabarmenki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 215. orr.
Israeldarrak itsasoko hondarrak bezain ugariak izango balira ere, bakar batzuk besterik ez dira salbatuko. Elizen arteko biblia Erm 9,27
Bakar batzuk bizirik geldituko dira Jerusalemen, onik aterako Sion mendian. - 0. orr.
Bakar bat ere ez zaizu begitandu ahantzitakoaren mailako. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 97. orr.
Bakar bat bera ere ez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.
Liburu bakarrean bi? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.
Nire alaba bakarra hogeita bederatzi urtez bizi izan da mundu honetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.
Horra hor zinezko emakume maitagarriak, benetako filosofo bakarrak! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.
Hi haizelako, nire ezagunen artean, liburu-saltzaile bakarra. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.
Liburu honek protagonista bakarra du, Asisko Frantzisko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.
Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa, mirarigile bakarra! Elizen arteko biblia Sal 72,18
Zu zara santua, Jainko Jaun bakarra, mirariak egiten dituzuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.
Eta nor izango da hau Jaungoiko bakarra, egia bakarra, gauza guztien osasuna, esentzia lehena eta gorena izan ezik? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 199. orr.
Virginiak ahal zuen gauza bakarra egin zuela ni klandestinitatera pasa nintzenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.
Ez dakigu nora goazen: dakigun gauza bakarra da putrearen gaurko heriotzan eta arranoaren biharko heriotzan ez dugula amildu nahi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.
Egin dezakegun gauza bakarra dugun egoera aztertzea da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.
Horixe da, hain zuzen, inporta den gauza bakarra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.
Denbora da daukadan gauza bakarra, zuk ikusiko duzu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 130. orr.
Hiru gauza horiek Harengan (gorets bedi!) gauza bat eta bakarra osatzen dutela, aniztasunik gabea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.
Halako indarrez eta grinaz, non plaza osoak baitzirudien une hartan ahots bera eta bakarra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.
Ez zuten aldare bakarraren bolumena bikoiztu, birena baizik! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.
Botila bakarra zegoen, Txipreko ardo zeharo garratz batez betea [...] kolore gorrixka bat hartzen dute kokotean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.
Sarritan, gainera, hitz bakarrak herri guztiaren belarriak jotzen ditu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.
Silaba bakarrean hasi eta bukatzen dituzte gaitzik gaitzenekikoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.
Grosrouvreren gogoan, nonbait, norabide bakarrekoa behar zuen nahitaez komunikazioak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.
Esango nuke pentsamendu bakarrari egiten zaizkion kritika askok ere pentsamendu bakarraren bertute eta gabezia antzekoak dituela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.
Animalia osoa bere bihotzaren mugimenduaren ondorio soilaz bizi den bezala, mugimendu eta sentikortasunik gabeko atalak dauzkan arren [...] unibertso oso hau ere banako bakarra da, zeruko esferaren mugimenduari esker bizirik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 192. orr.
"Erru bakarra nirea da", esan zuen etsita, kantaren tonu berean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.
Beren arazo bakarra neu nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Akats bakarra, sobera solasturia izatea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Pena bakarra daukat, David -esan zidan Adelak-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.
Leiho hura izaten zen ihesbide bakarra, askotan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Baiona, Donibane eta beste herri bakar zenbait izan ziren haro zerbaitekin ospatu zuten toki bakarrak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.
Intuizio distiratsua izan zuen, hots, metala ez zela dirua egiteko ekai bakarra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Horiek iruditzen zitzaizkidan aitak bizitzari eskatzen zizkion etekin bakarrak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 57. orr.
Euskaldunak administrazio barruti bakarrean ez egotea eta batzuek besteekin hartu-eman txikia izatea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 35. orr.
Alfanje: aho bakarreko sable kurbatua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.
Etxebizitza bakarrekoa zen, bada, bigarren solairua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 189. orr.
Behekoaz gainera, solairu bakarra zuen etxeak, eta teilape bat goialdean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.
Kezka bakarra nuen, alegia, horiek guztiek nigan eta nire bizian ahalik eta eragin gutien izatea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Sharia islamikoa ez zen garai berean erromatar legearen eramaile bakarra, ez biziena ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Isiltasuna da erantzun bakarra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.
Bakarrak izen bakarra behar zuen Leizarragarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.
Zirkulua aurrenik, forma bakarra baitu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.
Koitoa ez da jolas sexualean aritzeko modu bakarra; ez du zertan harreman sexualeko ardatza izan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.
Pitagoriko gizagaixoek irrazional bakarra zeukatelarik, 2ren erro karratua, Teodorok poliki zabaldu zuen irrazionalen saila. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.
Horixe dela kasik gure kabitu-ezinen ustezko sendagarrien printzipio aktibo bakarra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.
Sistema gogobetegarri bakarra urte partikular bat hasierako datatzat aukeratu eta ondorengo urteak zenbakitzea da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.
Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Nahiz eta gelan dauden guztiek erruduna hatzez seinalatu ahal izan, ukatzea da jokatzeko modu zentzuzko bakarra. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.
Benetako lehiakide bakarra orain aro islamikoa zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.
-Gerizatzeko, zuhaitz bakarra ere ez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
Zuzi batek eta bakarrak egiten du nigan argi. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.
Azkenean, izaki horrek parekorik ez duelako ondoriora helduko gara, eta, "bakarra" dela esatean, horrekin ez dagoela bat baino gehiagorik adierazi nahi dugu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 144. orr.
Bada bide bat, bakarra da ordea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 202. orr.
Bakarra naizen arren, ez nago bakarrik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 650. orr.
Ez nintzen bakarra, gauza bera egiten zuen nik ezagutzen nuen neska-mutil askok. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 113. orr.
Zu zara hirukoitza eta bakarra, Jauna, jainkoen Jainkoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.
Ez da ona askoren buruzagitza; izan dadila bat eta bakarra buruzagi, bat eta bakarra errege. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
Eta Bixentarekin egoteko aukera, bakarra zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 62. orr.
Egurrak kolore eta forma berberak hartuko zituen, eta aurrerantzean marrazkia bakarra izango zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.
Batzuetan ikasleari azaldu nahi zitzaion gaia bera ere, berez bakarra izan arren, zenbait alegoria ezberdinetan atalbanatzen zen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Alferrik adibideak bilatzea konparatzeko, bakarra baita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.
Baliagarri dugunaren bilaketa da [...] bertutearen edo bizitzako bide zuzenaren oinarri lehen eta bakarra. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 591. orr.
Hargatik gara gu Europako lehenbiziko indioak, lehenbizikoak eta bakarrak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.
Bi bizitza behar nituen, bakarra izan dut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.
Jilbaba edo gorbata maizten zitzaiolarik, bakarren batek eskuratzen zion jilbaba edo gorbata berri bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.
Bakarrenetarik naiz noski, lanbide kaka honetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.
Perfekzio handiagoaren aitzakiaz, anaiengandik aparte bizitzeko irrika sarrarazten dio barruan, bakarrari eraso egitean errazago erorarazteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.
Aurkitu nuen bakarra, ordea, Visaliako supermerkatuan jasotako ticket bat zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.
Egia esateko, bakarra da, beti berbera, lurpeko pasabidean zirriborroak egiten dituena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.
Ene seme Salomon, Jainkoak aukeratu duen bakarra, gaztea da eta ikasigabea. Elizen arteko biblia 1 Kro 29,1
Aiton edo ahaide beraren ondorengoak ziren denak [...] baina gurean legez, ondorengoetako bat bakarra zen jaun, eta beste denak jaun haren mendeko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 26. orr.
Ba al daukan bakarren bat? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.
Bat bakarra da legearen emailea eta epailea, salbatzeko eta kondenatzeko eskubidea duena. Elizen arteko biblia St 4,12
Ikusiko dugunez, iritzi bat bakarra ematea, argia, irakurketa soil eta gardenekoa, ez da gauza erraza. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 17. orr.
Era askotakoak dira dohainak, baina Espiritua bat bakarra. Elizen arteko biblia 1 Ko 12,4
Guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena, eta bat bakarra Jauna, Jesu Kristo. Elizen arteko biblia 1 Ko 8,6
Jatorrizko lau murruetarik bat bakarra zegoen zutik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.
· Koraneko pasarte bat entzun, ulertu eta idatzi genuen, urte bete bakarreko eskola jaso eta gero. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.
Ni bakarra gelditu naiz, eta nire bila ere badabiltza bizia kentzeko. Elizen arteko biblia Erm 11,3
Urte batean bakarrean ibili nintzen zorionetan eskolan; Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.
Arrazoi handia, zinez, zeren han baita gudua eta konbatea egunero, eta biktoria eta garaipena, berriz, bakar eta gutitan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.
Bakar-lanean, saioa bete-betean haren eskutan dagoenean, nabarmentzen da bereziki Amurizaren ezaugarri hau. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 167. orr.
Burutik pasatu zitzaion, lauso samar bada ere, bakar jokoan aritzea, baina ez zuen gehiegi asebetetzen hark berekin zekartzan endredo guztiak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.
Guztiak hain baitziren beren baitara bilduak, hain saudadezaleak, beren sentimenduen kontaduria egiten iaioak, bakar-jokoan aritzekoak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.
Jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.
Hango biztanle gehienak ur bazterretan edo mendi-mazeletan bizi dira, bakarrean edo auzune txikitan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.
Irrikaz nago hango kaperetan bakarrean egoteko eta ene egarria Zemzem-eko putzuan asetzeko. ziur Adelak bazuela haren berri; bakarrean harrapatzen nuenean galdetuko nion, ahaztu gabe. Oxtabena nahikoa ez balitz bezala, bakarrean itxiko zaituzte, inor kutsa ez dezazun eta isolamenduak beratuko zaituelakoan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 344. orr.
Ordua iristeko ordu laurden bat falta zela, bakarrean hartu gintuen obispoak Karmen eta biok. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.
Hamidak, bakarrean edo Abasekin, jadanik ez zuen ukatzen: bazuten etorkizun komunik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.
Ez zien ezer irakasten parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esanahia adierazten zien. Elizen arteko biblia Mk 4,34
Bakar-bakarrik izan dun haurra? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 134. orr.
Bakar-bakarrik hedatu nuen zerua, inoren laguntzarik gabe finkatu lurra. Elizen arteko biblia Is 44,24
Zortzietan bakar-bakarrik joan behar izan dut beheko komunetara. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 319. orr.
Heuk egin dion hori dena, heuk bakar-bakarrik! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.
Bakar-bakarrik ibiltzen gara eremu latzetan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.
Hau edo bestea gertatzen bada, arazoak izango ditugu, edo halakoa gaixotzen bada bakar-bakarrik geratuko gara munduan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.
Mikel Strogoff eta Nadia bakar-bakarrik gelditu ziren bidean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 370. orr.
Belar sailaren alde batean bi zaldi zeuden, Ava eta Mizpa, eta hiru zaldikume; bestean, bakar-bakarrik, Moro, astoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Nahasmen hura, eta gero jendetza hura, auskalo nongoa, eta gero urrun aldegite hau, zurekin bakar-bakarrik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.
Malagaren aurkako partida batean, berdinduta zeudela, ate aurrera bakar-bakarrik iritsi zen Zarra. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.
Hamazazpi urte bete gabe artean, eta ni, hildakoaren aurrean, bakar-bakarrik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.
Garapenaren neurria, beraz, ezin da bakar-bakarrik ondasun eta zerbitzu produkzioan gertatzen diren hazkunde tasen bidez islatu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.
Guretzat "literatura hizkuntza" ez da bakar-bakarrik literaturaren hizkuntza, baizik eta, zentzu orokorragoan, komunitate osoaren zerbitzuan dagoen hizkuntza landu oro, ofiziala edo ez. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.
Bakar-bakarrik dakit irrikaz itxaroten dudala gaur ere Rubenen bisita eta bost piper axola zaidala besteek zer esango ote duten. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.
Badakigu pertsona bere bakarrean zeinen gauzaeza den. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.
Nola uhartea erdi-erdian den ederren, halaxe Klara ere, inorengana hurreratu gabe, bere bakarrean. «Kuskue tanden», 2004 - 181. orr.
Banaka harturik, bere bakarrean, orduan bai; orduan guai bat izan liteke lerdoa, txorixoa eta pailazo merkea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Gizona bere bakarrean baino ezin bailiteke izan bere izaeraren eta jardueraren jabe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.
Baina bada bat, bere bakarrean beste guztien itzal tristeen gainetik izar baten pare distiratzen duena: Saioa G. hamaika urteko beratarrak ematen du zinezko eta arrazoizko erantzun bakarra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.
Eta han dago Gorria, bere bakarrean zutik, eta gazia da laguna erietxeko lorategian topatzea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 214. orr.
·Baita neure bakarrean pisu batean sartzeko ahalbide falta edo alokairuen prezio neurriz kanpokoa ere. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.
ahots bakar (11); alde bakar (16); ale bakar (12); argazki bakar (9); argi bakar (9); arrazoi bakar (19); arrazoi bakar bat (12); aste bakar (10); aukera bakar (14)
bakar bakarrik (566); bakar bakarrik bizi (14); bakar bakarrik egin (11); bakar bakarrik geratu (13); bakar bakarrik utzi (14); bakar bakarrik zegoen (12)
bakar bat (1684); bakar bat baino (17); bakar bat baizik (22); bakar bat besterik (12); bakar bat egin (23); bakar bat eman (9); bakar bat ere (718); bakar bat esan (10); bakar bat ez (40); bakar bat gehiago (13); bakar bat izan (24); bakar bat izanen (12); bakar batean (416); bakar batean bildu (10); bakar batean ere (48); bakar bategatik (11); bakar batek (363); bakar batek ere (106); bakar batek ez (16); bakar batekin (86); bakar bateko (30); bakar baten (250); bakar baten gainean (10); bakar batena (9); bakar batengatik (17); bakar batentzat (22); bakar batera (47); bakar baterako (21); bakar batetik (34); bakar batez (192); bakar batez ere (36); bakar bati (74); bakar bati ere (17); bakar batzu (20); bakar batzuek (15); bakar batzuen (16); bakar batzuetan (11); bakar batzuk (91); bakar batzuk besterik (12)
bakar eta (104); bakar gisa (29); bakar hau (15); bakar hori (44); bakar horrek (19); bakar hura (15); begi bakar (13); begirada bakar (9); bide bakar (15); da bakar (19); da bakar bakarrik (11)
egun bakar (103); egun bakar bat (23); egun bakar batean (39); egun bakar batez (16); emakume bakar (10); epaile bakar (13); erantzun bakar (13); eredu bakar (12); esaldi bakar (35); esaldi bakar bat (9); esaldi bakar batean (9); esku bakar (27); esku bakar batekin (10); esku bakar batez (11); etxe bakar (14); galdera bakar (9); gau bakar (40); gau bakar bat (16); gau bakar batean (11); gauza bakar (81); gauza bakar bat (50); gauza bakar batek (10); gizon bakar (71); gizon bakar bat (18); gizon bakar batek (19); gizon bakar baten (12); gol bakar (30); gol bakar bat (26); gorputz bakar (14); guztiak bakar (14); guztiak bakar batean (12); haietako bakar (21); haietako bakar bat (12); handi bakar (11); haur bakar (9); hautagai bakar (14); helburu bakar (14); herri bakar (13); herri bakar bat (9); herrialde bakar (16); hitz bakar (143); hitz bakar bat (91); hitz bakar batez (13); hizkuntza bakar (19); horietako bakar (16)
ile bakar (16); ile bakar bat (12); irakasle bakar (9); irudi bakar (17); irudi bakar bat (9); istant bakar (12); istant bakar batez (10); iturri bakar (9); jainko bakar (9); jokalari bakar (15); kasu bakar (12); keinu bakar (9); kolpe bakar (19); kolpe bakar batez (13); lagun bakar (21); lege bakar (9); leku bakar (10); lerro bakar (34); lerro bakar bat (19); letra bakar (11); liburu bakar (26); liburu bakar bat (13); meza bakar (18); meza bakar bat (16); minutu bakar (48); minutu bakar bat (19); minutu bakar batean (10); minutu bakar batez (12); mugimendu bakar (10)
partida bakar (48); partida bakar bat (37); pauso bakar (22); pauso bakar bat (13); pentsamendu bakar (18); pertsona bakar (51); pertsona bakar bat (13); pertsona bakar batek (15); pertsona bakar baten (12); puntu bakar (53); puntu bakar bat (26); puntu bakar batera (9); segundo bakar (36); segundo bakar bat (10); talde bakar (17); tanta bakar (11); tanto bakar (13); tiro bakar (10); trago bakar (10); tunika bakar (9)
une bakar (30); une bakar batez (14); urrats bakar (14); urrats bakar bat (9); urte bakar (21); urte bakar batean (14); xede bakar (10); zentimetro bakar (9); zentimetro bakar bat (9); zigor guztiak bakar (10)
adibide bakarra (10); ahots bakarra (15); akats bakarra (11); alaba bakarra (45); aldaketa bakarra (51); aldaketa bakarra egingo (10); alde bakarra (36); alderdi bakarra (32); aldi bakarra (13); ale bakarra (9); alternatiba bakarra (29); arazo bakarra (48); ardatz bakarra (10); ardura bakarra (26); arduradun bakarra (9); argazki bakarra (13); argi bakarra (11); argudio bakarra (9); ari den bakarra (12); arma bakarra (27); arrazoi bakarra (93); artean bakarra (10); asmo bakarra (36); aterabide bakarra (25); aukera bakarra (189); aukera bakarra da (10); aurrelari bakarra (10)
baina bakarra (16); baina ez bakarra (33)
bakarra atera (15); bakarra aukeratu (10); bakarra aurkitu (11)
bakarra baina (9); bakarra baino (30); bakarra baino ez (16); bakarra baita (37); bakarra baizik (22); bakarra balitz (11); bakarra behar (33)
bakarra da (496); bakarra da eta (9); bakarra dago (106); bakarra dagoela (17); bakarra dauka (18); bakarra daukat (16); bakarra dela (129); bakarra dela esan (10); bakarra delako (31); bakarra den (38); bakarra direla (12); bakarra du (69); bakarra duen (13); bakarra dugu (20); bakarra duk (12); bakarra dut (14); bakarra dute (34); bakarra dutela (9)
bakarra egin (74); bakarra egin du (13); bakarra egin zuen (14); bakarra egingo (18); bakarra egingo du (14); bakarra egiten (14); bakarra egon (27); bakarra eman (20); bakarra ematen (11); bakarra erabili (9); bakarra ere (131); bakarra ere ez (37); bakarra esan (17); bakarra eskatu (13); bakarra eskatzen (15); bakarra eta (136); bakarra ez (84); bakarra ez da (14)
bakarra falta (31)
bakarra galdu (37); bakarra galdu du (12); bakarra gara (9); bakarra gelditzen (12); bakarra genuen (9); bakarra geratzen (20)
bakarra hartu (19)
bakarra ikusi (15); bakarra irabazi (42); bakarra irabazi du (22); bakarra izan (313); bakarra izan arren (12); bakarra izan behar (9); bakarra izan da (44); bakarra izan zen (51); bakarra izan zuen (17); bakarra izan zuten (13); bakarra izanen (39); bakarra izanen da (17); bakarra izango (130); bakarra izango da (38); bakarra izango du (20); bakarra izanik (19); bakarra izatea (33); bakarra izateko (17); bakarra izaten (26)
bakarra jarri (13); bakarra jokatu (19); bakarra jokatu du (9)
bakarra lortu (38); bakarra lortu du (15)
bakarra munduan (14)
bakarra nahi (13); bakarra nahikoa (13); bakarra naiz (13); bakarra nintzen (9); bakarra nire (12); bakarra nuen (17)
bakarra omen (15); bakarra osatzen (22
bakarra sartu (18)
bakarra zara (9); bakarra zegoela (12); bakarra zegoen (70); bakarra zela (36); bakarra zelako (9); bakarra zen (175); bakarra zera (39); bakarra zera da (21); bakarra zeukan (19); bakarra zuela (11); bakarra zuen (48); bakarra zuten (29)
baldintza bakarra (51); baliabide bakarra (10); barruti bakarra (11); bat bakarra (284); bat bakarra da (20); bat bakarra ere (53); bat bakarra izan (9); bat eta bakarra (64); begi bakarra (14); beldur bakarra (11); bere seme bakarra (12); berme bakarra (22); berri bakarra (10); berrikuntza bakarra (10); berritasun bakarra (9); bezero bakarra (9); bide bakarra (264); bide bakarra dela (10); bikote bakarra (10); bizitza bakarra (13)
da bide bakarra (23); da kasu bakarra (10); dagoen bakarra (39); dagoen gauza bakarra (15); daitekeen bakarra (14); daitekeen gauza bakarra (9); dakidan bakarra (14); dakigun gauza bakarra (13); daukan bakarra (16); delitu bakarra (15); den bakarra (166); den bakarra da (13); den gauza bakarra (30); desberdintasun bakarra (14); dezakeen bakarra (31); dezakeen gauza bakarra (10); dion bakarra (17); diru bakarra (15); dituen bakarra (31); dudan bakarra (38); dudan bakarra da (11); dudan gauza bakarra (20); duen alderdi bakarra (10); duen bakarra (204); duen bakarra da (11); duen gauza bakarra (42); duen jokalari bakarra (10); duen talde bakarra (20); dugun bakarra (16); dugun gauza bakarra (13); duten bakarra (30); duten gauza bakarra (12)
egia bakarra (23); egin dezakeen bakarra (9); egin duen bakarra (14); eginkizun bakarra (10); egiteko bakarra (9); egiteko bide bakarra (10); egiteko modu bakarra (37); egiten duen bakarra (10); egun bakarra (26); egunkari bakarra (19); elementu bakarra (9); emakume bakarra (36); entsegu bakarra (10); era bakarra (40); eragile bakarra (13); erakunde bakarra (20); erantzule bakarra (20); erantzun bakarra (33); eredu bakarra (31); eremu bakarra (9); errealitate bakarra (9); erreferentzia bakarra (10); errudun bakarra (14); esaldi bakarra (12); esperantza bakarra (10); estatu bakarra (13); eta bakarra (209); eta bakarra da (15); eta bakarra dela (10); eta bakarra galdu (9); eta bat bakarra (10); eta helburu bakarra (12); eta irtenbide bakarra (9); etxe bakarra (9); euskal preso bakarra (12); euskaldun bakarra (12); ez bakarra (52); ez da bakarra (74); ez den bakarra (14); ez duen bakarra (21); ez naiz bakarra (18); ez zen bakarra (32); ez zuen bakarra (25); ezberdintasun bakarra (12)
froga bakarra (19)
gai bakarra (20); galdera bakarra (24); garaipen bakarra (44); garaipen bakarra lortu (15); garrantzitsu bakarra (9); gauza bakarra (548); gauza bakarra da (55); gauza bakarra egin (14); gauza bakarra esan (9); gauza bakarra eskatzen (11); gauza bakarra izan (10); gauza bakarra zen (15); gauza bakarra zera (9); gauza bat bakarra (16); gela bakarra (9); gidari bakarra (12); gizon bakarra (42); gol bakarra (45); gol bakarra sartu (12); gune bakarra (10)
handi bakarra (12); hautagai bakarra (64); hautagaitza bakarra (13); helburu bakarra (178); herri bakarra (17); herrialde bakarra (23); hilobi bakarra (11); hiri bakarra (11); hitz bakarra (39); hizkuntza bakarra (33); hizkuntza ofizial bakarra (9); horietatik bakarra (9); hots bakarra (14); hutsune bakarra (34); hutsune bakarra du (9)
ia bakarra (49); ideia bakarra (16); irizpide bakarra (12); irtenbide bakarra (74); irudi bakarra (10); iturri bakarra (20); itxaropen bakarra (13); izaki bakarra (11); izan zuen bakarra (9); izateko bide bakarra (9); izen bakarra (21)
jabe bakarra (14); jainko bakarra (34); jokalari bakarra (39)
kasu bakarra (31); kausa bakarra (14); kezka bakarra (48); kide bakarra (13); kolore bakarra (15); konpontzeko modu bakarra (10); kontsolamendu bakarra (15); kontu bakarra (21); kontzertu bakarra (11); kutxa bakarra (14)
lagun bakarra (29); laguntza bakarra (10); lan bakarra (30); lege bakarra (17); lehentasun bakarra (9); leiho bakarra (9); leku bakarra (31); lekuko bakarra (17); lerro bakarra (9); liburu bakarra (12); lortzeko bide bakarra (15); lortzeko modu bakarra (12); lotura bakarra (10)
merkatu bakarra (10); meza bakarra (11); mezu bakarra (12); modu bakarra (238); modu bakarra da (12); mota bakarra (19); muga bakarra (24)
nagusi bakarra (13); naiz bakarra (19); nazio bakarra (16); neska bakarra (9); neurri bakarra (12); ni bakarra (9); nuen bakarra (26); nuen gauza bakarra (13)
ofizial bakarra (18); ohe bakarra (10); oinarri bakarra (10); on bakarra (24); ondorio bakarra (20); ordezkari bakarra (26); oztopo bakarra (16)
partida bakarra (78); partida bakarra galdu (14); partida bakarra irabazi (17); partida bakarra jokatu (11); pena bakarra (24); pentsamendu bakarra (26); pertsona bakarra (51); politiko bakarra (22); posible bakarra (28); preso bakarra (17); proba bakarra (10); proiektu bakarra (11); proposamen bakarra (10); protagonista bakarra (14); puntu bakarra (51); puntu bakarra lortu (10)
salbuespen bakarra (37); seme bakarra (68); sistema bakarra (12)
talde bakarra (74); tiro bakarra (9); tresna bakarra (14)
ume bakarra (14)
xede bakarra (31)
zaion bakarra (13); zalantza bakarra (36); zegoen bakarra (14); zekien bakarra (15); zen bakarra (122); zen bakarra izan (13); zen gauza bakarra (11); zeregin bakarra (16); zerrenda bakarra (20); zezakeen bakarra (12); zion bakarra (19); zion gauza bakarra (10); zituen bakarra (18); zuen bakarra (168); zuen gauza bakarra (34); zuten bakarra (14); zuzen bakarra (11)
aukera bakarrak (10); bakarrak dira (28); bakarrak eta (15); bakarrak ez (15); bakarrak izan (29); bakarrak izango (12); bakarrak ziren (12); dauden bakarrak (13); dira bakarrak (27); diren bakarrak (36); dituzten bakarrak (19); duten bakarrak (67); erantzule bakarrak (10); eta bakarrak (10); ez dira bakarrak (25); gauza bakarrak (13); hitz bakarrak (14); pertsona bakarrak (22); talde bakarrak (10); ziren bakarrak (30); zuten bakarrak (25)
begi bakarrarekin (11); esku bakarrarekin (11); helburu bakarrarekin (11)
gizon bakarraren (9); pentsamendu bakarraren (19); seme bakarraren (9)
begi bakarraz (9)
aldi bakarrean (11); bakarrean egin (10); bakarrean eta (10); bere bakarrean (13); egun bakarrean (43); esaldi bakarrean (9); eta bakarrean (14); kolpe bakarrean (9); lerro bakarrean (9); liburu bakarrean (12); partida bakarrean (11)
alde bakarreko (102); bakarreko aldea (9); bakarreko aldearekin (10); bakarreko familiak (14); egun bakarreko (22); familia bakarreko (10); gol bakarreko (13); guraso bakarreko (19); guraso bakarreko familiak (12); norabide bakarreko (12); solairu bakarreko (10)
alde bakarrekoa (15); bakarrekoa da (12); bakarrekoa izan (9)
bakarren bat (62); bakarren batek (71); bakarren batzuek (10); bakarren batzuk (23)
bakarrenetako bat (12)
bakarrera du (15); garaipen bakarrera (21); gol bakarrera (11); partida bakarrera (26); puntu bakarrera (31)
esku bakarrez (25)