Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atarian utzi andre besobakar batekin? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 277. orr.
Izugarri arriskutsua zen gizon besobakar batentzat, oihukatu zuen Ramsay andreak, eskailera-goian horrela egotea -uzta biltzeko makina batek moztu zion ezker besoa bi urte lehenago. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.
Agian ez ziren gerlari intergalaktiko besobakar baten faltan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.
Gainera gelditu eta, zera, besobakarra omen zuan. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.
Nolatan aterako dut neure kabuz bizibidea hanka-motza eta beso-bakarra izanik? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.
Alabaina, ezin da goi mailako erranairu hau gu guztiok judizio herren eta iritzi besobakarretatik absolbituko gintuzkeen barkamen unibertsaltzat hartu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.
Guialdo itsu zen misterio hura sinesteko, presentzia haren Fedeari buruz besobakarra zen, baina Antonioren fedeak ikusmena eman zion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 324. orr.