Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Paper-eskolara mutil asko etortzen zen kanpotik, eta bainu etxera joaten ziren larunbatetan, toalla hartuta. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.
Euskal Herriko hiru bainuetxetan erabiltzen da gaur egun ur termala helburu terapeutikoekin. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Bainuetxean tratamendu «integrala» ematen dela ere nabarmendu dute, eta horregatik dela garrantzitsua medikuen eskutan jarri eta gutxieneko egun batzuetan tratamendua jarraitzea. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Kanboko bainuetxea Frantziako osasun sistema publikoan dagoela nabarmendu du. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Izuko penintsulako bainuetxe batera egindako bidaiak deskribatzen ditu. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.
Bayer etxeak Altzako anbulatorioko mediku guztiok gonbidatu gintuen, Fiteroko bainuetxean asteburu bat pasatzera. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.
Bainuetxe bat, otordu dietetikoak ematen dituztena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.
Hura ez zen berez bainuetxe batean emandako oporraldia, dena luxu eta erlaxazioa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.
Francoren armadak sendaetxe bihurtua zuen Zestoako bainuetxean. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 22. orr.
Indarge legez jesarrita zeuden hiruzpalau gizonei agur egin diet eta bainuetxeko areto nagusian sartu naiz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.
Eugenia de Montijo aipa nezakeen motibo gehiagorekin, baina Eugénie atera zitzaidan, Landetako bainuetxearen izena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.
Emakumeak ziren, batez ere, bainuetxean astotxoak alogeran hartzen zizkietenak inguruetako baserritarrei. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.
Plazako bernizen fabrikak su hartu zuen bonbardaketa batean, baita bainuetxe publikoek ere. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.
Hungariako Heviz lakuan dauden bainuetxe ikusgarriei buruzko erreportaje bat irakurtzen ari nintzen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.
Neska aberatsen haurtzaroa izan zuen, denboraldiak emanak zituen luxuzko bainuetxe eta hoteletan, eta bainuetxeetan dantza egina zen ia-ia neskato bat besterik ez zelarik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.
Bainuetxe-hiri honetako gorputegira eraman zituzten itsasotik jasotako lehen hildakoak. Berria - Mundua 2006-05-04
· Terma eta bainuetxeei dagokienez, lehen hiri-bainuetxea izan zen Erresuma Batuaren barnealdean. Berria - Kirola 2006-04-18
Hotela bainuetxe izana zen lehenago, errege-bainuetxea. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.