Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andorrako Caldea balnearioan egin genuen eta zinez gogoangarria gertatu zitzaidan egonaldia. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 134. orr.
Ikusia zegoen alferrik etorria zela, balnearioko bezeroak ez ziren bazkalostean mendiratzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.
Portlandek hiru eguneko egonaldia egingo du Fiteroko balnearioan. Berria - Kirola 2004-04-20
Diru laguntza horiek ardietsi dira balneario edo ur-hiri hitzarmen bati esker. Herria 2003-11-13
Udan beren arima galtzen duten leku balneario horietarik bat gehiago. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 149. orr.
Sharm-el-Sheikh hiri balneario ezaguneko aireportutik doi-doi aireratuta zegoelarik. Berria - Mundua 2004-01-04