Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bainu (orobat mainu g.er.) 1 iz gorputza uretan murgiltzea, garbitzeko edo atsegin hartzeko.

Gau hartan, bainua hartu ondoren, etxeko patiora irten eta pareta ondoan etzan nintzen aurpegia estali gabe, bero baitzegoen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Cricket saioa bukatua; seme-alabak bainua hartzen; itsasoaren hotsa soilik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.

Bainua hartzeak on egingo zidala pentsatu nuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.

Ur-bildua sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Bainuak hartzeko denbora eguerditik hasi eta iluntzeraino luzatzen baita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Bazkari legea egin eta bainu bat hartzera joan gara Kaweahren goiko aldeko putzura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Sukaldetik tarrapatan atera eta gora igo nintzen bainu bat hartzera, beste ezer esan gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 74. orr.

Igual hartuko dut bainu bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.

Zergatik ez duzu bainu bat hartzen!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 189. orr.

Bainua kontuz hartzeko eskatu dute EAEko 11 hondartzatan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Gertaidazu bainu bat.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Andres arduratzen zen Luisentzako bainua prestatzeaz eta mutilari tenperatura hartzeaz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

-Presta iezaiozue jaun Joanes Etxegoieni bainu bat, baldin atsegin badu, eta emaizkiozue arropa berriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Badaki begiratzen baldin badu, haurrak berriro hondartzarantz egin eta beste bainu bat eskatuko diola.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 42. orr.

Putzuak oso sakonak ziren; haietatik bainu baterako adina ur ateratzea lan gogorra zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Herenegun bertan bainu laburrak baimendu zituzten arren, Osakidetzak bainua debekatu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Bainu beroak nerbioak lasaitzen dizkit.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 206. orr.

Bainu beroen eta bainu epelen gelan neguko mendebaldetik sartu behar du argiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Zeren bainu on bat baitzen nik mementu haietan gehien behar nuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Berriro igo zen bere geletara eta, asko pentsatzeke, bainu on bat hartzea erabaki zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

Berehalakoan jo nuen etxera, bainu luze eta epel bat hartzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.

Zahar batzuek nahiago dute garaitsu horretan jaiki, bainu hotz bat hartu, eta baraurik ibilaldi luze bat egin, haragia hilduratzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 83. orr.

Carlos nekaturik zegoen [...] osaba lurrak noiz estaliko irrikaz bainu suspergarri baten bila urruntzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 18. orr.

Jaten emateaz gainera, bufaloak ibaira ere maitasun handiz eramaten dituzte, edan ez ezik, bainu ederra har dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Margotek eta Van Daan jaunak ur berozko bainu batean ileetaraino murgiltzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

Haxixezko bainu apartsuak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.

Ziapezko bainu bat eta te fuertea prestatu zizkidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Brighton-eko akuario hain izen onekotik ez urruti zegoen etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Udako goiz batean, ostiralez, errituzko bainua egitera joan eta harria uretan bezala desagertu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Gogoratzen al haiz aparrezko bainuan agertzen denean?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arretaz idortu nintzen, bainu-oihal garbi batez, eta talkoz gozatu nuen gero nire gorputza.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Bainu-soineko baten antzeko zerbait jaurti zidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

Bainu txabusina jantzita, bere logelara joan eta armairuak zabaltzeari ekin zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 265. orr.

Bueltaxka bat ematera ateratzen zen lorategira, bainu-txabusinan bildurik eta kafe-katilu bat eskuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Nire buruaren gainetik pasatzeko keinua egin zuen, soinean Fernandoren bainu-bata besterik ez zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Alde batetik bestera ontziaren azpitik igarotzekotan murgil eginda, estekatu egin da mutilaren bainu-galtza gilako burdina-kakoska batean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

Ezpainetarako kolorea, bekainetarako markatzailea, bainu gatzak, talkoa, kolonia ura, xaboiak, borla bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Ume zalapartari asko, bainu poltsa mordo bat, eta kolore askotako xukaderak besazpian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 35. orr.

Erantzi zuten, oihu batean, eta bainu aska hartan sartu zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Bainu-askak dauden tokiko sabai gangatuak ere labe berdinarekin berotuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Arratsaldeko bainu saioa amaitutzat jo genuenean, poltsak eta trasteak autoan utzi ondoren alde zaharrera joan ginen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.

Aurreko urtetako odalisken eta bainu-hartzaileen bertsio jendetsua den Turkiar bainua.  Berria - Kultura   2006-03-05

Agur egin nien, bainu herrietan hotel-kideei agur egiten zaien bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Auverniako bainu herritxo batean zen hori guztia, Châtel-Guyon-en.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrun bainu bat hartu eta / galdu zuen bere larrua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Behin batean, Caffara, Krimeako hirira, etorri zen, sufre bainuak hartzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Ozpin-bainu batean murgildu zuten, eta joan egin zitzaion gaixotasuna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Guaiako-ura eta guaiako-bainuak hartzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.

Gorpua ukitzeagatik garbikuntza egin eta berriz ukitzen duenak, zertarako du garbikuntza-bainu hori?  Elizen arteko biblia   Si 34,30

5 bainatzeko tokia; bainua dagoen gela. ik bainuetxe.

Biharamun goizean Ali Baba bainua hartzera joan zen, baina bainuetatik itzuli zelarik, harritu egin zen olio zahagiak artean han ikusteaz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.

Ostiral arratsaldeetan hiriko jende guztia joaten zen bainuetara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Bainuan sartu zen, eta minutu batzuk geroago jantzita atera zen handik, galtza bakeroekin eta esmeralda koloreko alkandora batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Luzaiden bainu publikoak bagenituen eta etxe batek agertzen zuen, ate gainean, hitz larritan: "Hidroterapiako tokia".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Gai hauek behar bezala esplikatuta geratu direla iruditzen zaigunez, bainu publikoen berri azalduz jarraituko dugu aurrera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Solairuetan halako lorategi eseki bana zagok, hotelak, antzokiak, bainu turkiarrak, igerilekuak, biltegiak, berotzeko eta hozteko sistemak eta azoka bat, dena eraikin berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Tamainaz, berriz, bainuak pertsona-kopuruaren arabera egingo dira, eta honela antolatuko dira: luzean baino heren bat txikiagoak izango dira zabalean, bainuontziaren eta bainu-askaren inguruko ibiltokia kontuan hartu gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Aurpegia lehortu, pittin bat txukundu eta bainutik atera zen Lucy.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 277. orr.

Horrek mugiarazi egin zuen ohean, eta azkenean zutitu eta bainura joatea erabaki zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.

Bainura abiatu nintzen pasillotik, baina Toshiroren gela aurretik pasatzean ate zirrikitutik ikusi nuenak geldiarazi egin ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Leku bat eraikitzen da lakoniko edo lurrun-bainu baten antzekoa, eta marmolarekin gainjanzten da fin-fin eta leuntzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

6 bainuontzia.

Bainu barruan zegoen etzanda, ezpain-ertzetan irriñoa zuela begiratu zidan, eta ahots bare eta zentzukoiz esan: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

7 irud/hed

-Mesedez... -ihardetsi zion bere aitak ogi xerra bati kafesnezko pizinatxoan bainua emanez-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 49. orr.

Bainu ederra eman zion jaka eskoziarrari, txorrota erabat ireki eta ura ukondotik eskuraino isurtzen utziz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Noizean behin antzezten dugu, bainu purifikatzaile bat bezala.  Berria - Kultura   2004-07-10

8 irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa.

Goizeko argi bainua hartzen ari zen txit lasai eta bakean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Han bazuten biziro elikatzea, eguzki bainuak ematea, aire zabalean biziaraztea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Kontua da, aldiz, Machado diktadorea lekutik kentzeko ahalegina odol-bainu huts bihurtzen ari zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

-Egizu laster, bestela hau guztia odol bainu batean bururatuko da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Najafen «odol bainua eragozteko zeinahi ekimen» ondo ikusten zutela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-08-20

Arbideko kantonamenduko UMPko arduradun bi eta UDFko kontseilari orokor bat, ez baitzuen honek jende-bainu ongi sentitu baten aukera izpirik galtzen, ehortzeta amaitzeko kolazionearen karietara partikulazki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

Kontabilitate departamentutik pasatu behar zutela fakturek, faktura errepikatu behar zela ondo egina ez zegoelako... Errealitate bainua.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

9 bainu aldi ik bainualdi.
10 bainu etxe ik bainuetxe.
11 bainu gela ik bainugela.
12 bainu jantzi ik bainujantzi.
13 bainu leku ik bainuleku.
14 bainu ontzi ik bainuontzi.
15 maria bainu jakiak eta bestelakoak berotzeko sistema, berotu behar den ontzia ur beroa duen beste ontzi batean sartzean datzana.

Maria bainutarako aluminiozko eltzetxo bat egokitu nuen.Termostatoari esker, tenperatura homogeneoa ontzi osoan kontrolatua daukan maria bainu dinamikoetako ura etengabe mugituko da, alde termiko latzik jazotzeke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus