Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsa, nola bainuontzirik ez dugun, terreinatxo batean bainatzen gara. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.
Ohetik besotan hartu, bainuontziraino musuka eraman eta uretan gozo-gozo uzten ninduelako. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 100. orr.
Berriro ere bainuontzia bete eta bigarren bainu bat hartu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.
Stan etzanda zegoen, emakumeek utzia zuten bezalaxe, urez betetako bainuontzian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.
Hustear den bainuontziko zuloak azken ur zurrunbiloa irensten zuen eran. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.
Bainuontziko urak, ohi bezala, berrogei gradutan hartu nau, abegitsu. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.
Gero txizagura etorri zait eta, begiak zabaldurik, errekasto urre kolorea irteten ikusi dut bainuontziko apar artean, epel, hozten hasitako uretan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 41. orr.
Burua sartu zidan berriro bainuontzian, ostera ere ahoa zabaldu beste erremediorik izan ez nuen arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 346. orr.
Marka oneko whiski bat eskumenean, bainuontziaren karelean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.
Apetak eman zion bainuontzia xanpainaz bete behar zuela, eta xanpainan bainatu zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.
Bainuontziari sarkofagoaren antza hartzen nik: etruskoa! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.
Jendeak krokodiloak bainuontzian hazi eta haiekin aspertzean estolderietan abandonatzen dituen hiri batez ari gara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.
Urteek aurrera egin ahala, galdarak, bainuontziak eta komunerako portzelana ekoizten hasi ziren. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Itsaso zakar handi batek apurka irensten nau, bainuontziko tapoia kenduta xaboiaren aparra kainerian bueltaka zurrupatua izaten dena baino bortitzago. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.
-Ale, etorri, ez duzu nahi bainuontzi polit honetan bainatu? Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Bainugelan sartu nintzen; bainuontzi biribil ikaragarri hark txundituta utzi ninduen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.
Robertoren laguntzaileak iturripean jarria zuen bainuontzi puzgarria, goraino urez betetzear zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.
Jim Morrison latorrizko bainuontzian hilik agertu zela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.
Bere iloba plastikozko bainuontzi batean nola jolasten ari zen filmatzen ari zen. Berria - Harian 2005-08-17
Bev-ek urez betetzen du berarentzat antigoaleko erako altzairuzko bainuontzi handi bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.
Burua bainuontzi ertzean pausatu eta begiak itxi zituen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.
Guardia zibil batek onartu du bainuontzia deituriko tortura egiten ari zirenean hil zitzaiela, duela 19 urte. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Kolpeak, poltsa, bainuontzia, mehatxuak, irainak, sexu erasoak, ukimendu lizunak eta bortxaketa. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Mehatxuak ere etengabeak izan ziren: poltsa, elektrodoak eta bainuontziarena egingo zizkidatela. Berria - Euskal Herria 2006-05-05