Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkarrekin sartzen ginen bainerako ur epeletan. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 15. orr.
Baineran dago... ur beroak nerbioak lasaitzen dizkio. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 54. orr.
Komuneko bainera zabalean genbiltzan jo eta ke, ez-dakit-zenbatgarren orgasmoaren bila. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 71. orr.
Baineran zegoen Jean Claude odol putzu zabal batean, begiak eta ahoa zabalik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.
-Ezagutzen diat etxe bat, ordu laurden uzten ditek baineran ur berotan, berrogei xentimo xaboiarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.
Parisen Providence hotelean hartu zuen ostatu, sastakaia erosi zuen, Marat hil zuen, gizona baineran zegoelarik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Hitz egitera behartzeko, "bainera" deritzan tortura egiten zioten atxilotuari. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 188. orr.
Poltsari, bainerari, bortxaketari aurre egiten saiatu zen hasieran. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Manta gaineko jipoiek, elektrodoek, bainerak edo plastikozko boltsek militantziaren alderdi beldurgarri baina aldi berean heroikoaren imajineria osatzen zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
Kristoren ostiakoak, bainera, kirofanoa, elektrodoak, poltsa... denetik egin zidate. Berria - Harian 2005-06-10
Lasterketa bat da, dubbiak (bainerak), peralteak eta jauziak dituen ibilbide batean. Berria - Kirola 2006-02-10
Banaka egingo dute dubbi-ak (bainerak), peralteak eta koskak dituen ibilbidea. Berria - Kirola 2006-02-16