Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bafaka zegoen, amorrazioz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 21. orr.
Miatu egin zuen, begi bat itxiz, dardarka eta bafaka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 110. orr.
Orduan aitak, erdeinuz, bafaka egiten zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 117. orr.
Nire andreak azkena aditu bide zidan; bafaka ari zen ozenki. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.
-Anak? -albistea bafaka hartu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.
Bi lagunek puruak piztu zituzten, eta bafaka egon ziren, isilik, edariak ekarri zizkieten arte. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 112. orr.
Aurpegia gorri-gorri eginda [...] aldendu egin da, eskuak poltsikoetan, apoa dirudiela, bafaka. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 127. orr.
Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.
Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.