Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pipari pafaka hasi zen, iritzia buruan antolatzen, dudarik gabe. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.
Aita pafaka hasten da; inondik ere, erantzuna buruan antolatzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.
Hiru bikote ari ziren jokoan, denak adinekoak, denak ezagunak, buruak taulen gainean makurturik, pipa luzeetatik pafaka. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 47. orr.
Gizon gazte ile-nahasi bat, gela usteldu batean esku ahurrean eztulka eta bere zigarro drogatuaren kea pafaka botatzen ari zena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.
Lanpetuegi zebilen erantzuteko, plisti-plasta eta pafaka, burua uretan sartuta balu bezala puzka, uretan mugimendu biribilak eginez edota ur azala behatzekin nagi-nagi igurtziz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.
Anderrek paperezko serbilleta bat paratu zuen buru gainean eta kantari hasi zen, eta hura hala eta besteak nola-hala zeudela kanpoan pafaka ezagunak entzun zituzten. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 76. orr.
Lokomotorraren lurruna arnasaren gisa mehe eta zuri arratsalde hotzean, txistu jo zuen arropa zabaltzeko sokaren azpitik pasatzean, ostiko bat eman zion zakurraren platerari garbitegiko geltokian, eta pistoiari eraginez pafa-pafaka joan zen, poliki-poliki. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 55. orr.