Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Badaezpada, berriro elkar ikusten ez badugu ere, tori argazkiak", gaineratu zuen, eta polaroidarekin ateratako sorta jarri zidan eskuan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.
Badaezpada egin behar zirela esan zidan medikuak eta, badakizu... Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.
Badaezpada egin genuen, Vienan protesta egiten bazuten ere. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.
Badaezpada, berriro ere ez nuela niregatik egiten azaldu nahi izan nion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.
Badaezpada edo. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 148. orr.
Baina, badaezpada, eska diezaiogun laguntza San Migeli, dena beharko da-eta. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 28. orr.
Ez diet badaezpada gaia berriz aterako. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 119. orr.
Gauean, badaezpada, uharte hartantxe gelditu eta begi--begi egotea erabaki zuen jentilak,Beraz, hobe zuten, badaezpada, ezer ez ukitu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.
Hobe duzue badaezpada botila bat ur erostea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
Eskuetan botikina dauka Luciak, beti ibiltzen omen dute, badaezpada, larrialdiren bat gertatzen bada ere. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 132. orr.
Eskuetan botikina dauka Luciak, beti ibiltzen omen dute, badaezpada, larrialdiren bat gertatzen bada ere. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 132. orr.
Hobeto iruditu baitzitzaidan, badaezpada, haiek lagun nituela etxeratzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 304. orr.
Koparik ez, badaezpada, gaua luza zitekeen eta burua argi edukitzea komeni zitzaion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.
Beste behin jo zuen, badaezpada. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 129. orr.
Lasterka urrundu ziren metro batzuk, badaezpada. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 236. orr.
Eta ez azaldu gehiago hemendik, badaezpada. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 289. orr.
Denok egiten diagu jauzi badaezpada! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 44. orr.
-Beranduko badaezpadak, beti badaezpadakoak -pentsatu du Galindezek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.
Badaezpada ere begiratu bat eman zion inguruari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.
Badaezpada ere, badakizue. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 170. orr.
Gu, badaezpada ere, ez ginen kostako abaroen babesetik inoiz lar aldentzen, gure borondatez behintzat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.
Badaezpada ere-edo. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 65. orr.
Nik, badaezpada ere, soldadu gehiago eskatu ditut Madrila. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 150. orr.
Nik neuk, badaezpada ere, hemengo prentsatik moztu dizkiat adierazgarri izan daitezkeen puska horiek; hik hor dituzkean informazio "ofizialekin" kontrastatzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 215. orr.
Ostegun gauean, ate joka leun batek akordarazi zuen; badaezpada ere, giltzaz ixten baitzuen beti atea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.
Hori guztia badaezpada ere egiten da, gortinen kontua ezagutzen duen lapur armaturen bat sartu bada ere. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 95. orr.
Dena dela, badaezpada ere har ezazu eraztun hau eta ez zaizu txarrik gertatuko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.
Ia etxe osoa korritu zuen badaezpada ere, eta aztarrenik ere ez zuen aurkitu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.
Komeniko da esatea badaezpada ere, gure artzainarentzat euskal herri hori euskararekiko zera soila zela gehienbat eta ez besterik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.
Hori ere apuntatu nuen, badaezpada ere, koaderno txikian. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.
Izan ere, dorretxerat itzuli nintzen, mota bateko zein bertzeko berrien esperantzan, badaezpada ere: alferrik, zeren utzi bezala ediren bainuen etxea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 446. orr.
Jauregia eraiki zuen Baionako portutik gertu, geratzen zitzaizkion urteak lehorrean baina badaezpada ere itsasotik ez urruti, lasai eta patxadatsu bizitzeko asmo sendo aldaezinaz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.
Berak dastatzen zuen kafea inori atera orduko, badaezpada ere. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 17. orr.
Jerardo hura gazte despistatua, sasoiko interesantea edo zer itxuratako gizasemea ote zen galdetzekotan egon nintzen Mireni, baina isilik geratu nintzen, badaezpada ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 21. orr.
Aurreko egunetan inguruko kaleetako argiak puskatu genituen badaezpada ere. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 48. orr.
Hitz batzuk esan zizkion belarrira, isilean baina mehatxu doinuz badaezpada ere. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.
Kale hartako balkoietara begiratu nuen, badaezpada ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.
Zoaz lehenbailehen, badaezpada ere -erantzun zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.
-Kontuz ibili, badaezpada ere. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.
Etxera itzultzean atea jo dut, badaezpadan, eta Josu agertu da autoerretratu aurpegiarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 97. orr.
Ezaguna egiten zitzaion zure izena, baina apuntatu egin zuen badaezpadan, ez ei zegoen oso jantzia Espainiako historian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 178. orr.
Berak, badaezpadan, ez baiezta ez ezezta, bere horretan uzten du, esan eiten diran gauzak izaki... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 306. orr.
Operarako plana aurrera ateraz gero, badaezpadan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.
Berak, badaezpadan ere, prestatua zuen esaldi bat, esaldi tonto bat, egia esan. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.
badaezpada egin (3); badaezpada ere (359); badaezpada ere ez (3); badaezpada ez (4); baina badaezpada (20); baina badaezpada ere (13)