Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hirurogeita hamar: badaezpadako nota, ez ona, ez txarra. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 36. orr.
Horixe bakarrik behar nuen, bizi nuen badaezpadako egoera hura larriagotzeko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.
Etsai izan ditu, edo ez oso lagun, kultura, dirua, denbora, zenbakia, eraginkortasuna edo berdintasuna [...] etsai izan ditu, edo badaezpadako lagun, aurrerakoiak, atzerakoiak eta bertarakoiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.
Lur-gaineko mugak gauza badaezpadako eta halamoduzkoak baldin badira, zer pentsatu behar dugu urak bataiatze, mugatze eta mugarriztatzeaz? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.
Euskalkia erabiltzeko aitzakiarekin badaezpadako euskara erabiltzeko jokaera saihestea da helburuetako bat. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Sortu, hazi, hil: ez dira badaezpadako gauzak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.
-Beranduko badaezpadak, beti badaezpadakoak -pentsatu du Galindezek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.
Sañudo joaten zen Cafe del Siglo hartan, ikasleak izaten ziren jende gehiena [...] eta baziren badaezpadako itxura zuten neska batzuk ere. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.
Handik gutxira, haren etxera joateko gomita egin zidan, badaezpadako ohorea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Analistaren bat metodo akastsu batek tronpatu zuen, edo erreaktibo badaezpadako batek, edo ohitura desegoki batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.
Isiltasunak argi adierazi zigun bioi, elkarren begiramenduan genbiltzala arretaz eta mataza-harilkatzeak baino haruntzagoko eremu badaezpadakoetara abiatuak ginela, jakin gabetan ziur nora. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.
Taberna dotoreak, ate gorriko klub badaezpadakoren bat edo beste begietaratu zitzaizkidan kalerik kale nenbilela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 16. orr.
Europatik alde egitean Jesus Galindez nora-eta Leonidas Trujillo diktadore badaezpadakoaren irlara erbesteratu zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 131. orr.
Espainian altzari eta tresna haiek ez ziren luxu izango, badaezpadako gauzak baizik, eskasak, baina Kuban ez. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 183. orr.
Jainkoak jurisdikzio badaezpadako eta exkaxa duen lekuetan ere. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.
Eraso haiexek erakutsi ziguten badaezpadakoak zirela gure gazteluak eta enparauak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.
Egia, baina pijopaila jendeak, jende gisa, mordoan eta piloan, hortzetako ikara ematen du, eta jendaila motz, ergel, badaezpadako eta, hitz batean esanik, okaztagarria da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Badaezpadako neurria zela esan zioten, ez kezkatzeko, bere senarra laster aterako zutela kalean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 262. orr.
Badaezpadako neurri guztiak «zorrotz» betetzeko eskatu die ospitaleetako beharginei eta laborategietan lanean ari diren zientzialariei. Berria - Gaiak 2004-04-27
Badaezpadako neurriei eusteko arrazoirik ez dagoela dio abokatuak. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
Azken urtean %22 igo da badaezpadako presoen kopurua. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Hori badaezpadako errepresioa aplikatzea da. Berria - Harian 2006-03-05
Auzipetze Kriminaleko Legea: PPk badaezpadako espetxeratzea errazteko egindako aldaketak atzera botatzea nahi du EAk. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Laizek badaezpadako espetxe zigorra betetzen ari zelarik salatu zituen La Santeko kartzelan jasaten zituen giza eskubideen urraketak. Berria - Mundua 2004-08-19
Garzonen badaezpadako kargugabetzea eskatu du Azkarragak. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Valdemingomezko kasuan, fiskalak badaezpadako itxiera eskatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-25
Begiratzen nien, begiratzen nuen gero egutegira, eta otoitz egiten nuen -ateoek otoitz egiten duten bezala, badaezpadako fedeaz- dena ondo atera zedin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.
Isilik ibili ziren astebetez, klanen arteko borrokak saihesteko hartu beharreko badaezpadako neurriez bakarrik hitz eginez. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 172. orr.
Hortaz, kontu haiek ahapeka esateak badaezpadako erreakzio automatiko bat behar zuen izan: normal mintzatzeko beldurrak berdindu egiten zituen Umberto eta nire etxekoak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 260. orr.
Horregatik, soinu-jotzailearen soldatan badaezpadako multaren ordainketa hitz emana egoten zen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 66. orr.
Ánimas karrakako kanoiak ez zirela, ezta inondik ere, badaezpadako baterako jarriak, kargako ontzietan izaten ziren moduan, beren-beregi etsaiaren bila joan eta hari tiro egiteko baino. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.
Ustez librea zen Frantzia hartako lehenengo gauean Jesus nekatuak preso-zelaiko guardia-lekuak miatzera joan da, senak halaxe aginduta, badaezpadako bat baletor ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 110. orr.
Izan ere, antzinako gizon jainkozale haiek ez ziren gauza beren premia izpiritualak asetzeko adina jainko sortzeko, eta badaezpadakoz osatu behar izaten zituzten, edo marinel batek esango lukeen bezala, larrialdiko mastez, zeinak materialik badaezpadakoenak baliatuz egiten dituzten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.
badaezpadako espetxeratzea (8); badaezpadako kargugabetzea (3); badaezpadako neurri (24); badaezpadako neurri gisa (10); badaezpadako neurri guztiak (7); badaezpadako neurria (5); badaezpadako neurriak (16); badaezpadako neurriei (5); badaezpadako neurriei eusteko (3); badaezpadako neurrien (3)