Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dionisioren defentsa-sistema eta gotorlekua armaz ezin hartuzko bihurtu zuten babesgailuak nola kokatuta zeuden azaltzen ari zitzaion Ruche jaunari don Ottavio. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.
Burko akoltxatuaren zirrikituetatik ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen, eta hortz-haginetako babesgailua zerabilen kanpora eta barrura. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 135. orr.
Bitartean, irakasleengandik ezkutuan, talisman, amuleto eta beste babesgailu batzuen merkatu izugarria zabaldu zen berehala ikastetxean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.
Eskerrak eman behar dizkizudala uste duzu, zu bezalako odol-ustel batek nirekin babesgailua erabiltzeagatik, ala? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.