Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kristalezko kanpai baten azpian gordetako erloju urrezkoarekin, muselinazko zorro babesgarritik zehar atzematen zen argi-armiarmarekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.
Eskularru babesgarriak (dragoi-larruz edo antzekoz eginak). Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.
Garrantzi handia du larruazalak hesi babesgarri gisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.
Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea. Elizen arteko biblia 2 Sm 22,3
Iluntasun madarikatu hau guretzat mantu babesgarria izan daiteke. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.
Esku ahurrak bere aurpegiaren aldera itzulirik, beste enkantamendu babesgarri bat egiten saiatu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.
Haren esku-oinen epeltasun babesgarria neguko gau hotzetan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.
Um Hamidak begirakune babesgarrian bildu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.
Lehen lan-zuzenbideak langilearen defentsa baldin bazuen helburu, egun, bere konnotazio babesgarri guztiak galdu ditu. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Gaizkileari gizarteak osatutako zoru babesgarria erretiratzen bazitzaion, merezi ez zuelako, oinen azpian bere bekatuek irekitako zuloa zabalduko zen, eta gaizkilea behera amilduko zen bere gaiztakeriaren (eta grabitatearen indarraren) eraginez. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 98. orr.
Hesi bat dauka inguruan babesgarri, alboetan bastioiak ageri dituena. Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat, hondamendi gaizkilearentzat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.
Ezkien ondotik makalak agertu ziren, zumezko kutxa bana behealdean babesgarri. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.
Aldez aurretik asmatutako gezurrak babesgarri eta etsaientzat galgarri gerta zitezkeen eskutitzak sakeletan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.
Bere iritzi haren babesgarri, bere amaren esaldi bat aipatu zidan orduan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.
Jan urria, ia larrugorri, lo lur gorriaren gainean autobus geltokian zeru sabaia babesgarri, batzuetan euripean, besteetan hotzez hormatua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 129. orr.
Solairua argizaria emanda zegoen, eta oihal zerrenda berdeak jarriak zituzten gainean, babesgarri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Errepidearen bi erdiak bereizteko jarritako babesgarria ez zuen ikusi ere egin eta bete-betean jo zuen danba! Berria - Kirola 2004-07-14
Alde batera eta bestera ekin zion berriro, hau eraitsi, hura hil, ezkutuak zulatu, buruko babesgarriak erauzi. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.
Buruko babesgarria, ezkutua eta lantza lurrera bota nitian. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.
Borroka ikaragarria izan zen; metalezko babesgarriak erabat txikiturik zeuzkaten, eta berdin ezkutuak eta buruko estalkiak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.
Ordurako, morroiek eskuetatik kendua zioten babesgarritzat hartu zuen aulkia, eta bera, begiak itxirik, ez hilik ez bizirik, gertu zegoen etxeko jaunaren pipa zirkasiarra bere hezurretan probatzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.
Eskua jaso nuen babesgarri modura. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.
Egunez, babesgarri zuriko lanpara bat egoten zen, apaingarri bakar, tximiniaren gainean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.
Lokomotorraren kolpe-babesgarriak jo eta lurrera bota zuela emakumea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.
Aurreko lohi-babesgarrian bermatu ziren. ik babes 17. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.
Lepo-babesgarri bat eraman zuen antzokira bi egun haietan, puztuta, gainean esertzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.
-Hoa Kamelotera eta ekar iezadak ezkutu zuri bat, hiru zerrenda gorri dituena; jantziak eta esku-babesgarriak ere zuriak behar ditiat. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 48. orr.
Belarri-babesgarriekiko txanoa ematen zion irakasleari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.
Liburu zaharrenak larruzko azaldunak ziren gehienak, eta gaur egungoak azal-babesgarri gardenez zeuden bilduta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.
Eta pesimismo beltz horri kontra egitea, ez ote da sufritzeko beldurrez dagoen gizonak bere buruarentzat asmatzen duen babesgarri bat? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Bere bizitzari babesgarria eta bigungarria jarria ziolako gehiegi ez sentitzeko bereizte horren zartakoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.
Mendebaldeko deitura hotsandiko hura zuen, berriz, euritako babesgarri morala, bere diru-arazo delikatuaren kontrapisu erabiltzen zuena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.