Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baba (ETCn 1.647 agerraldi) 1 iz baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak babarrunaren antzekoak baina handiagoak eta zapalak dituena (Vicia faba). ik babarrun.

Baba eta leka txut eusteko gauza izango diren zarbak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Aupa baserritar eta ortuzaleok, akordatu Medinekin babak loretan ikusi nahi badituzue.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

-Kontuz, Weasley, kontuz! -oihu egin zion Sprout andereñoak, babak loratzen hasi baitziren beraien aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Sebero gotzainari laguntzen lan dezente ere ba omen zuen, eta otoitz eta eskari dabilela, babaok ez dira ba egun pare batean loretan prantatu?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

Sortzez Egipto aldekoa omen da baba.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

2 landare horren hazia.

Grezian ere, gariarekin nahaste, irindurik erabiltzen omen zuten baba, ogia egiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Bat-batean herri haietako jendea hasi zen etortzen asto, zaldi eta gurdiekin, ogiz eta ardoz, baba, gazta eta beste hainbat jaki onez zamatuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

Nafarroa Erdi Aroan, barazkirik usuena eta ezagunena aza baitzen, baba eta tipulekin batera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.

Patatak eman dizkiote, babak; amona batek artilezko galtzerdiak egin dizkio.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 27. orr.

Astelehenetan eta asteazkenetan hiruna ontza hezur ematen zizkiguten, baba nahiz garbantzuekin batera, lapikokoa egin genezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere, eta baba izaten zuen kasik janari bakar.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Bilauen janari zakarra genuen, beraz, baba.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Orobat lortu zuela idi batek ez gehiago jatea babarik, kalte egiten ziotela eta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Neguazkenetako sasoian, prestatu omen du soroa, baba bota du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

-Zer moduz Scabbers? -galdetu zion Hermionek beldurrez, landareei arrosa-koloreko leka lodi batzuk kendu eta baba distiratsuak zurezko ontzi batera husten zituzten bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Aberei ere pentsutzat baba larria ematen zitzaien askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

Hemen beratzen zituan albisteak, baba lehorrak iturriko uretan bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 99. orr.

Baba egosiak, tipula gordinak eta pepinoak ozpinetan ipintzen zituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Badirudi, ordurako bazterjana zela baba hutsa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Gure erresuma zaharreko erregeen mantenu kontuetan ere, maiz ageri da baba zaharra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 56. orr.

Ilberriko baba eta zalkeak, leka askatu ta ixuri egiten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baba-salda ekarri dizut.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 264. orr.

Zalakainek eta Bautistak, baba-arrantxu bat janda, belar onduzko ohe eder batean egin zuten lo.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Baba hondar batzuk zeuden han; bildu zituen eta haiexek izan zituen afari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.

Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita, mandio eta ganbara betetzeraino ekarri dituenean, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Edozein aukera egiteko edo kontuak eramateko baba aleak erabiltzen zirenez gero, [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

Egun botuak adina balio omen zuen Erromako politikan, baba ale xuriak eta baba ale beltxak erabiliz aukeratzen baizituzten beren buruzagiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Trajeari zerion patata ustel eta baba usaina ezabatzeko ez baina gutxienik apaltzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.

Gabon-talde baten berri eman digu baba-lurrin halako bat zerion begirale batek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.Nere oroitzen, hiru baba klase izautu nittien nik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Baba-zakua baino baboagoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela, irud/hed)

Ez nuen ezer ikusi beharrik, ondo asko imajina nezakeen zer nolako zapart eta zarabandekin ariko zen laguntzen bere jardun baba-fartsa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 235. orr.

Etxetik alde egiteko asmoa agertu nionean antzeztu zidan jardun baba-zakilak ez zuen barkamenik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 238. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazlaondoan berriz, txakur aza, iriña, Mando babaz nastuta, zerrikeri piña!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

Duvoisinek argi zioen: "Egin daiteke ogi ondoan, harbia; harbi ondoan, faruxa; gero zaldi-baba, gero berriz harbia".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

Amsterdamgo kaian, soja babaz beteriko W-One ontzia blokeatzen aritu dira azken egunotan.  Berria - Gaiak   2006-04-09

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, irud/hed)

Zer dira ba zakil-baba zarbelak!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

8 (neurri banakoekin)

Gauez zaku bat irin eta zaku erdi bat baba.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Begiratzera joan eta zakukada baba zuri aurkitu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.

Nolako samurtasunaz ematen didaten nire lanaren truke ogi puska bat, tipula bat, eskukada bat baba.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

9 ahuntzen, ardien eta kidekoen gorotza osatzen duten aleetako bakoitza.

Lurrera erori ginen, antxeta-zirinez betetako belar irristakorraren gainean, ardi-babez estalitako harrien gainean, hezur eta luma zatien gainean, eta Penintsulako azken bazterrean kuzkurtu ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

10 larruazalean, eskuarki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. ik babalarru; pusla.

Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Ikusten ari ninduan hezetasunak azala harrotu behar zigula zapatetan, babaz eta ospelez bete behar ginela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

Hatz txiki batean baba bat zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

Atxurrean ibili nintzen han, aitonari laguntzeko, eskuan baba egin zitzaidan arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.

Zapatak zirela eta, oinetako behatz lodietan babak ernatzen hasiak zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Eskuetan babak sortzen ari zitzaizkion bere begien aurrean!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 265. orr.

Babak ere ateratzen dira eskuetan.  Berria - Kirola   2006-03-30

Hasieran babaz bete zitzaizkidan eskuak, aspaldi galdu nuen aitzurrean aritzeko ohitura.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak, eta oin zapalak babaz beteak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Ur epeletan sartu behar izan baitzituen oin mindu eta babaz beteak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 155. orr.

Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Apur bat herrenka egiten zuen oinak babaz josita zeuzkalako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Errieta egin zion Edurneri, beste baba bat lehertu zitzaiolako.  Berria - Kirola   2004-08-03

Eta hobe babak ez aipatu; bi zango-zolak estaltzen dizkiote eta hamar behatzetarik zazpi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 69. orr.

Galtzerdiak ere odolez beteak zeuzkan, orpoetako baben ondorioz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

11 baba beltz (orobat baba beltx eta bababetx g.er.)

Baba beltzak ematen dizkidate ezer ematen didaten baserri gehienetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Gehienetan, ordea, ez dut ez baratxuririk ez ogirik ez baba beltzik ez ardorik izaten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Baba beltxa, baberna pixkon batekin nastuta bazen, banketea iduitzen zitziun guri ordun.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 60. orr.

Ur-ttanttantto ttikiak, beroak bultzata gora, izoztu bidean, behera berriro barru umel horretan, gero eta handitzenago, dilistaren pareko aurrena, bababeltx baten antzean gero,  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

12 baba-cool

Lila, baba-cool moldean apaindua zen, arropa koloretsu eta anbre usaina zeriola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Adiskide zaharrak atzeman ditut eta aste hau nahikoa baba coolki iragan dut.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.

13 baba-txiki

Behin baba-txikia, ardoa bestean, saskiak ondo beteta muga pasa eta basoan ezkutatu ondoren, lasai ibili ohi ziren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.

14 baba-zaku (orobat babazaku)

Baba-zakua baino baboagoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

· irud/hed Azken urteotan ondra handienaz ohoratu diagu Olentzero mozkorra, ume-jalea, ikazkin aldrebesa, baba-zaku tripandia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 293. orr.

Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, abazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

15 baba-zor (corpusean babazor soilik) babengatik ordaintzen zen zorra.

Garai hartako petxa askotan ere aipatzen da baba Nafarroako foru zaharretan; haietako bat babazorra izenekoa euskaraz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

16 baba-zorro (corpusean babazorro soilik) ergela.

Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, babazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

17 adkor arabarra, eskukarki Alavés futbol taldean jokatzen duena.

27 urteko aurrelaria babazorroekin ari da entrenatzen, eta laster izan daiteke ofizialki Alaveseko jokalaria.  Berria - Kirola   2004-07-25

Babazorroek huts egin zuten, ordea, eta datorren urtean ere Bigarren Mailako zuloan borrokatu beharko dira.  Berria - Kirola   2004-07-08

Babazorroek Getafe izango dute bisitari.  Berria - Kirola   2004-02-28

18 babak eltzetik atera garaile gertatu, nagusitasuna lortu; egoera larri bat gainditu.

Ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.

Arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.

Beste behin ere, gazteek aterako beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean.  Berria - Kirola   2004-09-29

Eltzetik babak norberak atera beharra izango zen istorio triste hartatik barneratutako ikasgaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 151. orr.

Bakar-bakarrik atera beharko nituela babak eltzetik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

-Babak, zeuek atera beharko dituzue eltzetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 245. orr.

Manipulatzaile halakoa! Ai, ene! Horrek aterako dizkizu eltzetik babak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

· Ni bezalako eskuxuri bat, oraingo burgeskera melenga honetatik, orduko giro latz hartako eltzetik babak ateratzen haste hutsak ere, lotsa ematen dit.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

19 india baba ik indaba.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baba beltxa (3); baba beltzak (3); babak eltzetik (10); babak heltzetik (3); babaz beteak (3); babaz josita (4); eltzetik babak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus