Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

babarrun (ETCn 1.815 agerraldi) 1 iz urteroko barazkia, fruitutzat giltzurrun antzeko haziak dituen lekak ematen dituena, lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dituena (Phaseolus vulgaris). ik indaba; baba.

Artoa eta babarruna soroan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.

Zomorro txiki honek babarrunaren lekan -oraindik berdea eta txikia denean- jartzen ditu bere arrautzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Basurdeek baserritarrei eragindako kalteak ere handitu egin dira, «belar soroetan, larreetan, artasoroetan eta babarrun sailetan batez ere».  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

2 landare horren hazia.

Patatak, babarrunak edo bestelako barazkiren bat prestatzen laguntzen ari denean, badirudi ez dela ezertaz jabetzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Eltzean gal-gal-gal omen zeuzkan babarrunak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Patata eta arraultza frijituak, babarrunak zezina zatiekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Babarrun batzuen digestioak eragindako ondorio metafisiko latzak.     «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

-Gaizki egin zidatean babarrunek.     «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Amak babarrun txuriak atera zizkidan bazkaltzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 14. orr.

Nik potxak babarrun gorriekin nahasten baditut, [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 70. orr.

Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan, oilasko zopa sobretan, edo babarrun pintozko zopa sobretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

Sei zakuetatik bost dagoeneko ganbaran zirela, eta Peter seigarrena jasotzen ari zela, beheko jostura askatu eta babarrun pinttozko euri jasa bat, edo, hobeto esanda, txingorraldi bat erori da airean eskaileretan behera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Babarrun tantodun lizunduak txukuntzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Zaborra, babarrun hondatuekin batera, berogailuko sutara bota nuen, egunkari batean bilduta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Babarrun ederrak ematen ditiztek: azak, odolkiak eta txerriki guztiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Babarrun ale bat ipini zuen zenbaki batean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.

Txulotxoaren aurrean jarri nau amak, eta babarrun-ale bat sartu du txulotxoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.

Supazterrean, artaburuak jaulkitzeko, babarrun lekak aletzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Babarrun pote iraungipen datarik gabeak salduz geroztik, beldurrak airean zebilen etxepeko dendaria.     «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Handik aurrera gure jateko bakarra babarrun zopa zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

Orduan, etxe guztietan goizean jartzen zen egosten babarrun edo lenteja eltzekada bat, eguerdian eta gauean jateko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Babarrun-eltze handi bat urdai-puska eder batekin. jabearen iritzian erabateko desohorea zen bere jatetxearentzat babarrun- edo dilista-plater bat ateratzea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.

Arroz eta babarrun entsalada prestatu dut afarirako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Ondoren babarrun jatea egingo dute bildutakoek, bertsolariek lagunduta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Goizean, aitak tren barruan esnea erosi zigun, eta arrautza gogortuak, eta babarrun-ogia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

Norbait eskaileretatik gora igotzen den bakoitzean, makurtu, babarrun eskutada bat bildu eta Van Daan andreari eramaten dizkio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Peterrek izu une bat izan du, baina berebiziko algara bota du, eskailera barrenean orkatiletaraino iristen zitzaidan babarrun itsaso batean ikusi nauenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Diru-kutxan zeuden azken hondarrekin babarrun pote pila bat erostea deliberatu zuen     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

6 (neurri banako eta kidekoekin)

Hogeita hamarren bat kilo babarrun eta bost kilo ilar ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Eltze bat babarrun kozinatzen ari baitzen ama.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babarrun ale (10); babarrun alea (3); babarrun gorri (3); babarrun pintoak (3); babarrunak jan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus