Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XVIII. mendeko azken hamarkadetan J. Locke pentsalari ingelesak, giza eskubide nagusiak bi zirela adierazi zuen: askatasuna eta burujabetza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.
Ondoko urtean, 1947an, Indiak eta Pakistanek eskuratu zuten bere burujabetza. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.
Elkarren ongizatearen alde sakrifikaturiko askatasun zati hauen baturak osatzen du nazio baten burujabetza, eta soberanoa da hauen legezko gordetzailea eta administratzailea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.
Abertzaleak elkar hartuta burujabetzaren alde egitea zen Monzonen desira nagusia, baina belaunaldien arteko etena handia eta konponezina zen. Berria - Kultura 2004-12-05
Europako Konstituzioak argi utzi beharko luke burujabetza partekatzea ez dela soilik estatuei dagokien afera. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Nola konpondu burujabetzen arteko gatazka? Berria - Harian 2005-04-02
Herrien burujabetza aldarrikatu zuten elkarretaratzean. Berria - Harian 2005-10-13
Nigerreko Deltaren Burujabetzarako Mugimenduak (MEND) aske utzi zituen atzo urtarrilaren 11n bahitutako Shell petrolio enpresako lau langileak. Berria - Mundua 2006-01-31
Irakek burujabetza osoa berreskura dezan. Berria - Harian 2006-04-28
Burujabetza ekonomikoaren beharra aldarrikatu du Batasunak. Berria - Ekonomia 2004-01-18
Gure Foruek ez dute horretaz ezer esaten, hor galdu zuten aukera ezin legezkoagoa debellare superbos egin eta burujabetza erabatekoa lortzeko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.
Jesus Etaioren Navarra: una soberania secuestrada (Nafarroa, burujabetza bahitua) izeneko liburuaren aurkezpenean. Berria - Kultura 2004-02-13
Gaur egun «burujabetza eta independentzia» bezalako kontzeptuak ez direla existitzen, haien ordez «burujabetza partekatuta» eta «interdependentzia» daudelako. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Burujabetza konpartituen proposamena alternatiba bat izan daiteke? Berria - Harian 2005-04-02
Ezin dela «burujabetza absolutuez hitz egin» ohartarazi zuen Karrerak. Berria - Harian 2005-01-13
Barbapartín (osaba Bonaparte: izen oraindik ere arrunt-arrunta juduen artean, Napoleonengandik lorturiko lehen burujabetza iragankorraren gomutaz). Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.
Poz-pozik geratuko da, zuen arretari eta bere diruari esker, bere burujabetza txikia sultan-anderez eta zerbitzariz osatutako harenean gauzatu ahal izan duelako. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 240. orr.
Ekainaren 30ean irakiarren «erabateko burujabetza» jasoko dutela esan zuen Bushek. Berria - Mundua 2004-05-26
Independentzia politiko hutsa gezurrezko burujabetza izan zitekeela Indiak mendebaldarturiko munduaren ekonomi kiribiletan nahastuta jarraitzen bazuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.
Oso inportantea da gehiengo sindikalaren konpromisoa burujabetza prozesua defentsan. Berria - Ekonomia 2004-05-16
EAJk burujabetza ariketa Estatuarekin ituna eginez gauzatu nahi du FN eskuin muturrekoek, eskuineko soberanistek (MPF) eta ezkerrekoek (MRC), berriz, Frantziak burujabetza alorrak galtzeko arriskuak nabarmendu dituzte. Berria - Harian 2005-11-13
Geu gara oinarri kontzejal bat edo Ertzain bat hiltzeko edota burujabetza eta demokrazia bidean ez sakontzeko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 71. orr.
Egun ere gogor jarraitzen dute lanean, etxeak bukatuta, egitasmoa aurrera eramaten, besteak beste, elikagai burujabetza ziurtatzeko. Berria - Gaiak 2006-04-11
bere burujabetza (6); burujabetza berreskuratzeko (4); burujabetza ekonomikoa (11); burujabetza ekonomikoaren (6); burujabetza ekonomikoaren aldeko (4); burujabetza eta (17); burujabetza ez (3); burujabetza osoa (6); burujabetza prozesua (8); eta burujabetza (15); euskal herriak burujabetza (3); euskal herriaren burujabetza (3); herriak burujabetza (3); herriaren burujabetza (3); herrien burujabetza (3); irakek burujabetza (3); irakiarrei burujabetza (3)