Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leku txarra zen burua tumore bat edukitzeko; onbera izanik ere, haziz gero, burmuina estutuko baitzion. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.
Giharrak indartzen ditu, birikak zabaltzen, burmuina oxigenatzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.
Astapotro ero amorratu bat, burmuina kokainaz edo anfetaminaz gainezka. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.
Estimulazioa eta loa dira burmuina garatzeko eta gazte gordetzeko sekretuak. Berria - Gaiak 2006-05-02
Burmuinak erregulartasunak bilatzen ditu izadian. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.
Zauritik odolarekin batera burmuina zeriola ikusi zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.
Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona; ondoren, hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.
Nola liteke materiak (kasu honetan, burmuinak) propietate mentalak izatea -beldurtzeko gaitasuna, adibidez-? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.
Matiasen burmuinak agindutakoari ez zion kasurik egiten Matiasen gorputzak, Matiasen gerrialdeak batez ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.
Mikeli irudien informazioa soinuarena baino lehenago iritsi zitzaion burmuinera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.
Musika ez da hori baizik, belarria da bitarteko bakarra, xuxen-xuxen doa burmuinera eta eragin egiten dio entzuten duenari, beti eragiten du, modu batean edo bestean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.
Zure begiek irakurtzen dituzten lerroak ez dira burmuinera argi iristen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.
Ergelkeria orokor baten baitan, balirudike burmuinean xakeari dagokion eremua duela bakarrik bizirik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.
Alzheimer doktoreak haren burmuinean ohi baino neurona gutxiago aurkitu zituen, eta proteinaz osatutako multzotxo batzuk neuronen zitoplasmetan. Berria - Harian 2006-02-05
Junek odol-jario handi bat izan zuen burmuinean, etxeko baratzean lanean ari zela abuztu erdiko bero itogarriko arratsalde batean, eta hurrengo egunean hil zen egunak berriro argitu baino lehen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.
Hari so segitzen zuen, sekula berriz ikusi behar ez balu bezala, bere burmuinean betikoz grabatu nahi balu bezala. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.
Gauza jakina da uhin mordoa daudela burmuinean, haserrearen uhinak, malenkoniaren uhinak, eta lokartzekotan zaudenean joan-etorrian dabiltzan uhinak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
Gure desio guztiak, baita desio sexuala ere, burmuinean hasten dira, eta hark bere beharrak ase ditzagun eskatzen digu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Ez dakigu burmuineko prozesu neurobiologikoek kontzientzia zelan sortzen duten zehazki. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.
Nola irakatsi ahal zaio gaixoari kaltetuta ez dituen burmuineko atalak erabiltzen? Berria - Gaiak 2004-10-29
Gure burmuineko alderik sentikorrenean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.
Kontenplazio hutsaren plazerean aritu zen bere burmuineko zoko nagienak erabat iratzarri arte. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 121. orr.
Komeni zaigu emakume kritikari aditu gehiagoren iritziak mahai gainean jartzea, zehatz dezaten ea gure problema miopia den, dagoena ez ikustea, ala burmuinekoa, hau da, txipa aldatu beharra. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.
Erradiazio elektromagnetikoak giza burmuinaren ehunei eragiten die. Berria - Gaiak 2004-12-22
Burmuinaren txoko galdu batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.
Pixkanaka, biolin hotsa bere burmuinetik desagertuz zihoala nabaritu zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.
Burmuinetik muskuluetara bidean nonbait gelditu da agindua galdurik, makaldurik, erremedio barik gaua hurrengo goiz akitua bihurtu delako. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.
Definizioa eskasa zen, ergela ez esateagatik, eta areago estutu nituen nire burmuinak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.
Hitzik gabe eta harri eta zur gelditurik, burmuinak nahasita hamar bat minutuz, halako ulua egin nuen, hain ulu berealdikoa, ezen zakurraren etxolako zakurra ere esnatu bainuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Burmuinak urtu beharrean eta haztamuka. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.
-Honek ura burmuinetan dauka, ez belarriko zuloan -esan zuen Marjoriek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.
Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan, eta burmuinetan banatu zitzaion, olio-zarrazta ur gainean bezala. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.
Beste ideia bat piztu berri zitzaion burmuinetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.
Behar bezalako akuilua izan zuten arratoien burmuinetan askoz ere garatuagoak zeudela neuronen arteko konexioak. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Haize hura berriro etorri zitzaidala, ez alde egiteko, baina buru-buruan sartzeko, eta neure burmuinetan errotzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 196. orr.
Norak abisu baten modukoa entzuten zuen, ordea, bere burmuinetako zoko urrun, oso urrun batetik deiadarka. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.
Montseren jarreran berehala irakurri nuen burmuinetako tolesduretan gordetzen zuena. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 179. orr.
Ez, ez nengoen mozkor, mozkorraren aurreko euforian baizik, burmuinetako neurona-harien artean zirkuitulabur bat sortu zitzaidanean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.
Bi ordu baino gehiago neramatzan, barra pareko jarleku garaitik ikararik egin gabe, ene burmuinetako kaka artean txipli-txaplaka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Zeren eta Eguzkia argia duk, baina bertze argi baten metafora ere duk: adimenduaren eta arrazoinaren argiarena, zeinak burmuinetarik argitzen gaituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 239. orr.
-Alkatearen burmuinek ondo asko funtzionatzen dute! -oihu egin zuen Pepponek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 286. orr.
Pentsatzekoa da ez ote duen halakoxe muga bat gure burmuinen edo gizakion sentsu-sistemen bereizmenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.
· Nire mozkorrean, oraino burmuinen bat gelditzen zitzaidan alkoholak galdu gabe, ez bainion hi handi-ni handi iharduki. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.
Liburuek gure burmuin idorra garaztatzen jabek, ardo onak lez! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.
Gizonaren burmuin beldurtuak sortu dituen asmaziorik pobreen, ergelen, arbuiagarriena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 317. orr.
Burmuin zoro hari iruditu zitzaion Peterren aurpegi eta figura amorragarriak nabarmen handitu zirela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 166. orr.
Jansonen burmuin ahulean aurreneko aldiz hain argi agertzen zen ezintasun horrek izuz bete zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.
Smeeren hitzek forma hartu zuten Kako-okerren burmuin zitalean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 123. orr.
Burmuin andeatuek kemen pizar baten oparia harturik, neure hozkailu partikularrean aurkitu nuen zorioneko orrialdea tintaz oratzeko manera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.
-Informaziorik ez inspektoreordeak erabaki artean -atzera ere zanpa bere burmuin urrietan txertaturiko kaseteko "rewind-a". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
Larrua jotzen ere imajinatzen zaituzte bere burmuin alkoholeztatuak ematen dizkion irudi nabarretan. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.
Hementxe biltzen baitira herri honetako burmuinik argienak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 14. orr.
Petankaren oso antzekoa da, eta gurpildun aulkietan jokatzen da, burmuin paralisi larrien edo ezindu fisikoen artean. Berria - Kirola 2004-09-16
Janaria hain eskura izateak, gure jangura pizten du, burmuin seinale eta hormona batzuen erruz. Berria - Harian 2005-03-30
Ezkerreko eta eskuineko burmuin-hemisferioek osatzen dute aurreko garuna. garunaren funtzioak ez daudela, uste zen bezala, burmuin-hemisferio guztian berdin banatuak, leku zehatzetan kontzentratuak baizik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Fahd erregeak duela hamar urte burmuin hodietako isuria izan zuenean hartu zuen errege ardura Abdulak. Berria - Harian 2005-08-04
Lehen burmuin protesia probatu dute laborategian. Berria - Gaiak 2004-10-27
Alegia, gogo-egoera eta burmuin-egoera partikularren arteko identitatea onartzen badu ere, bien arteko identitate orokorra ez du onartzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
Enric Miralles arkitektoa hil zen, burmuin minbizia diagnostikatu eta gutxira. Berria - Mundua 2004-09-11
Hotzeria du, eta hirugarren urteko batzuek nahi gabe igel-burmuinez zipriztindu dute bosgarren ziegako sabaia. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.
Giza burmuinaren eta pentsamenduaren jarduera garrantzitsuenetako bat da fantasia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.
Haren giza burmuina, bizitzaren eta heriotzaren arteko muga izugarri zorrotzean jarrita, haizeak zartatutako buztin-bola lehor baten antzera birrintzen ari zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.
Gogo-burmuin delako identifikazioa, ordea, bi motatakoa izan daiteke: banakakoa (token-token) eta orokorra (type-type). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.
Hutsartean barrenako hodi elektronikoen bitartez zuzendu ohi delako burmuin elektronikoa ere deitzen dena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.
bere burmuin (4); eta burmuin (3); gogo burmuin (4)
burmuina eta (5); burmuina ez (3); burmuina lanean (3); burmuina zulatu (3); eta burmuina (12); giza burmuina (3); gure burmuina (3)
burmuinak eta (4); burmuinak ezin (3); eta burmuinak (3); gure burmuinak (6)
burmuinaren eta (3); burmuinaren zati (3); du burmuinaren (3); eta burmuinaren (8); giza burmuinaren (3)
bere burmuinean (4); gure burmuinean (3)
burmuineko plazeraren (4); burmuineko plazeraren guneetara (3); burmuineko zein (4); eta burmuineko (5)
burmuinera eta (3)